Irunek 7milioi euro jasoko ditu Eusko Jaurlaritzaren eskutik Txingudi Badiako konektibitatea lehengoratzeko eta hobetzeko

Gaur, Hezeguneen Munduko Egunean, Eusko Jaurlaritzak 7 milioi euro inbertituko dituela jakin dugu Txingudi Badiako naturgunea lehengoratzeko eta hobetzeko.

Irunek 7milioi euro jasoko ditu Eusko Jaurlaritzaren eskutik Txingudi Badiako konektibitatea lehengoratzeko eta hobetzeko 02Otsailak
2022
2022 OtsailaK 02 |
IRUN

PARTEKATU

Irungo EAJ-PNVn oso pozik gaude inbertsio honekin eta balio handikotzat jotzen dugu, gure ustez inbertsio honek bultzada bat emango baitio hiriari, Irun berde eta urdin baterutz.

Txingudi Badia Euskadiko hezegune garrantzitsuenetako bat da, eta Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, azpimarratu duen bezala, “hezeguneak babestea erabakigarria da hezeguneetako dibertsitate biologikoa leheneratzeko eta berreskuratzeko”. Horregatik, inbertsiorik handiena San Lorenzo urmaela handitzeko erabiliko da.

Bestalde, konektibitatea hobetzeko, Hondarribia, Irun eta Hendaia lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide berri bat sortuko da. Eta gainera, Jaizubiako padurak inguratzen dituzten bidezidorren sarea osatzea ere aurreikusten da.

Interesatu Zaitez