Udal Gobernuari aurreikusita dituen etxebizitzetatik, 150 birpentsatzea eskatzen diogu
15Azaroak Duela gutxi, Hirigintza ordezkariak "Behobia auzoaren bihotzean erabateko aldaketa" iragarri zuen, eta "bi eremu oso zehatzetan, Behobiak eraberritze garrantzitsua duela egiteko" gehitu zuen: "Mendipen eta Lastaola Postetxean". Bi eremu horietan 300 etxebizitza inguru eraikitzea aurreikusita dago, hain zuzen 150 etxebizitza eremu bakoitzeko.
Bi esparruak aztertuz gero, bi ezberdintasun dituztelaz ohartzen gara. Alde batetik, Mendipek jabetza pribatuaren presentzia handia duen bitartean, Lastaola Postetxeak jabetza publikoaren presentzia handia du, Udaletxea/Irunvi. Zehazki, 17.000m2 inguko azaleraren %64ª jabetza publikokoak dira.
Gainera, Mendiperen plangintza berezia onartuta dago, aldiz Lastaola postetxearen plana oraindik onartzeko prozesuan dago. Bi desberdintasun hauek erabakigarriak dira gure proposamena egiterako orduan.
Lastaola Postetxearen dokumentazioan jasotzen denez, plangintza berezi honen helburua ahalik eta etxebizitza kopuru handiena eraikitzeko beharrezko baldintzak ezartzea da. Hala ere, EAJ-PNVren ustez, eremuaren antolamenduak eskaintzen dituen indarguneak eta aukerak aprobetxatu beharko lituzke.
Plangintza bereziak 150 etxebizitza inguru antolatzea aurreikusten du, eta ez ditu kontuan hartzen ingurumenarekiko zenbait faktore. Alde batetik, ingurumena errespetatzea, auzoak naturarekin bat egitea eta naturguneekin lotura sare natural bat izatearen garrantzia alde batera uzten ditu. Irun berdea eta urdina sustatzetik urrun, ingurune naturalak babestu eta auzoetan integratuko dituen hiriaren alde egin beharrean, Irun gris bat sortzearen aldeko apustua egiten du.
Gure taldetik, eremu berde eta urdinak zaintzearen alde egiten dugu, eta horregatik dagoeneko, Txingudiko kirol instalazioak lekuz aldatzea, hiru uharteak birnaturalizatzea, Bidasoako hiri-erribera hobetzea, Oxinbiribil parkea egokitzea eta Artia eta Korrokoitzeko ubideak birnaturalizatzea bultzatu ditugu. Halaber, Udal Gobernuak Pasquier - Rekondorako aurreikusten dituen 200 etxebizitzako planaren aurka egin dugu eta orain, Gobernuari, Lastaola Postetxeko gure proposamena aintzat hartzea eskatzen diogu.
EAJ-PNVtik Lastaola Postetxe eremuaren mendebaldean, etxebizitzak eraiki beharrean, bertako baliabide eta indarguneak aprobetxatuko dituen berdegune bat ezartzea proposatzen dugu. Honen ondorioz, etxebizitza kopurua erdira murriztu beharko litzateke, gutxi gora behera, 150 izatetik, 75 izatera igaroz.
Irungo EAJ-PNVn Bidasoa ibaia gure hirian integratzearen eta ibai ertzeko eremu naturalak berreskuratzearen aldeko apustua egiten dugu. Ingurumen-balio handia duten eremuak berreskuratzea eta Irungo auzoetan integratzea funtsezkoa iruditzen zaigu, hiritarrak erabiltzeko eta gozatzeko eremuak indarberrituz, Behobiatik Plaiaundirarte.