Guztira 650.000 euroko diru partida osatzen duten proiektuak hartzen ditu barne, herritarren ongizatea eta Getariaren garapen ekonomiko, sozial eta jasangarria bultzatzea helburu.
08Azaroak Zarautz Jauregia eraberritzea, kotxe elektrikoen karga puntuen ezarpena eta surfeko eraikina konpontzea proposatu ditu, besteak beste, Getariako EAJ-PNVk 2022ko aurrekontuetarako
Guztira 650.000 euroko diru partida osatzen duten proiektuak hartzen ditu barne EAJ-PNVren proposamenak, herritarren ongizatea eta Getariaren garapen ekonomiko, sozial eta jasangarria bultzatzea helburu. Proiektu guztiak 2019-23 legealdirako Getariako EAJ-PNVk aurkeztutako hauteskunde programan barneratutako ekimenak dira.
Getariako EAJ-PNVko udal taldeko kideek nabarmendu dute “egoera pandemiko gogor batetik gatoz, baina etorkizunera jo behar dugu. Ezin gara paralisi batean egon. Herritarrek Udala behar dute, inor atzean utzi gabe, herriak eraberritzeko beharra du, proiektu kultural sendoa bultzatu behar dugu eragileekin elkarlanean, kirola sustatu, herri ekologikoago baterantz bidea egin… Udalak erronka horiei heldu behar die, denbora gehiago galdu gabe. Lana dago aurretik baina herri eragile eta herritar ehunarekin Getaria hobe bati bidea egin diezaiokegu”.
Jeltzaleek, EH Bilduren Udal Gobernuari, dokumentu batean, proiektuaren xehetasunak eta finantzazio proposamena helarazi dizkiete.
Inbertsio proposamenak puntuz-puntu: