Euskal Taldeak Industria Ministroari eskatu dio “presio” egin dezala Bruselak “esku har dezan eta erdieroaleen hornikuntza handi dezan”

Kontrol bilkuran, diputatu jeltzale Idoia Sagastizabalek Reyes Marotori eskatu dio automozio industriaren sektorean “babes soziala areagotzea” eta “proaktibo” izatea, mikrotxipetan erabiltzen diren metalak berreskuratzeko orduan
22 Iraila | Kongresua

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak Industria, Merkataritza eta Turismo Ministro Andreari erreklamatu dio gaur “presio” egin dezala Bruselak “esku har dezan eta negozia dezan”, Asiatik erdieroaleen hornikuntza areagotzera begira.

Kontrol bilkuran, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Industriak txipen hornikuntzan bizi duen krisiaren inguruan EAJ-PNVk duen kezka adierazi nahi izan du, krisi hau bereziki automozioan eta enpresa laguntzaileetan bizi dela nabarmenduz. Horrek eragin du Euskadin eta Nafarroan hainbat lantegi gelditu beharra, bai eta Estatuko beste tokitan ere. Hala, arazo hau egiturazko bihurtzeko arriskua dagoela gaineratu ondoren eta “funtseko lehengaien hornikuntza egonkor eta garbia” beharko dela nabarmendu ondoren, Sagastizabalek Ministro andreari exijitu dio “arazoari epe laburrera begira heltzea”.

Testuinguru honetan, Euskal Taldeko diputatuak Espainiako gobernuari erreklamatu dio “babes soziala” abian jartzeko prozesua arintzea, “kaleratzeak murrizteko eta kaltetuen prestakuntza sustatzeko”, bai eta Ministerioaren aldetik “jarrera proaktibo eta intentsua”, Trantsizio Ekologikoko ministerioarekin batera “industriaren erronkei aurre egiteko, eta bereziki automozio sektorean”.

Zentzu honetan, Idoia Sagastizabalek proposamen bat egin nahi izan dio Reyes Marotori: “ekonomia zirkularra, mikrotxipen metal kritikoak berreskuratzeko”. “Merkatu-hobia badago”, amaitu du.

PARTEKATU