Andoaingo herritarrek 2022ko udal aurrekontuetatik 250.000€ nora bideratu erabakiko dute
19Ekainak Andoaingo Udalak abian jarri du 2022ko Aurrekontu Parte-Hartzaileen lehen prozesua; honen bidez, 16 urtetik gorako andoaindar bakoitzak erabaki ahal izango du 2022ko udal-aurrekontuetako 250.000€ zertara bideratu.
Izagirre alkateordeak gogorarazi du "ekintza hau Andoain: 2019-2023 gobernu-programan jasotako 65 jarduketen parte da, eta Andoain Elkarlanean dinamika barruan kokatzen dela, herritarrekin dugun interakzioa hobetzea helburu duena”. Honen ustez, “gobernantza eredu berriek ezinbesteko egiten duten herritarrekin aldebiko harremanak sustatzea, erakundeok herritarren nahiak eta lehentasunak materializatzeko leiho bat izan behar dugu, eta aurrekontu parte-hartzaileen dinamika ariketa praktiko eraginkorra da, andoaindarren asmo eta iritziak modu zuzenean ezagutzeko”
4 fasetan banatutako prozesua.
Ebaluazio honen helburua ideien kalitatea eta bideragarritasuna bermatzea da, herritarren bozketa-fasera igarotzen diren ideia guztiak egokiak izan daitezen eta eskubide guztiekiko errespetua berma dezaten. Era berean, garrantzitsua da bozkatu beharreko ideien kopuruak muga bat izatea; izan ere, kontrakoa kaltegarria izango litzateke bai komunikazioan bai herritarren ondorengo bozketa-fase honetan parte hartzean.
Lantalde teknikoaren lana errazteko, batzorde honetan udal-ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariak egongo dira. Ordezkari politiko hauek ez dute boto-eskubiderik izango, eta informatzeko baino ez dira egongo.