Izagirrek lehentasun bezala ezarri du "udalerriaren berraktibazio sozio-ekonomikoa", eta aurreratu dute "ahalegin guztiak" egingo dituztela "egoera gainditu eta hazkunde joerari ekiteko, inor atzean utzi gabe".
26Ekainak Bi urte igaro dira EAJ-PNVk eta PSE-EEk gobernu talde berria osatu eta 2019-2023 agintaldirako Andoaingo gobernagarritasunerako akordioa sinatu zutenetik. Hala, gobernu-taldea osatzen duten 9 kideek agintaldiaren erdialdearen balantze oso positiboa egin dute eta aitortu dute Covid19-ak ere nabarmenean baldintzatu duela jarduna.
Mari Jose Izagirre alkateordea buru dituen taldeak "arduraz" ekin dio "udalerriaren suspertze sozio-ekonomikoari", eta, helburu horretarako "ahalegin guztiak egingo dituztela" aurreratu dute, "pertsona guztiek egoera hau gainditu ahal izateko eta hazkunde-joera positiboari ekiteko, inor atzean utzi gabe".
Covid19-a iritsi eta osasun-alerta ezarri zenetik, andoaindarren egunerokotasunean eragina izan du egoera honek. Antzeko zerbait gertatu da Andoaingo Udalaren eguneroko kudeaketarekin. Denbora azkarrean, Udalak egokitu egin behar izan zuen egoera ezezagun berri bati aurre egiteko, erabakiak ia etengabe hartuz. Neurri horiek hartzeko orduan, andoaindarren ongizatea lehenetsi da, erabaki guztien erdigunean egon baitira.
Udalaren lehentasunen artean, honako hauek nabarmendu dituzte: zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonekiko hurbileko arreta eta zuzeneko harremana mantentzeko ekintzak; kaleak, hiri-altzaria edo erabilera komuneko eremuak garbitzeko eta desinfektatzeko lanak areagotzea; egutegi fiskala birdefinitzea, epeak luzatuz eta erraztasunak emanez; eta autonomoei, merkataritzari, ostalaritzari eta antzekoei zuzendutako laguntza-lerroak abian jartzea, establezimenduak nahitaez ixteak edo haien jarduera nabarmen murrizteak eraginda kalteei aurre egin diezaieten.
Azaldu dutenez, agintaldiaren lehen erdia benetako "entzute aktiboko eta ikaskuntzako" prozesu bat izan da. Prozesu horretan, bateratu egin behar izan dira ANDOAIN ELKARLANEAN 2019-2023 agendan ezarritako lehentasunak eta pandemiak sortutako premia eta larrialdi egoerak. Horretarako, funtsezkoa izan da "lidergo partekatua gauzatzea eta praktikan jartzea, gobernu taldearen, Udaleko talde teknikoaren eta Andoaingo gizartearen artean". Izagirrek azpimarratu dutenez, "Andoaingo Udalak baliabide tekniko, ekonomiko eta pertsonal guztiak erabili ditu egoerari aurre egiteko".
2019-2023 aldirako konpromisoak
Esan bezala, agintaldiko konpromiso programatikoak garatzen ari dira, eta horietako batzuk arrakastaz osatu dira dagoeneko, zehazki, jardueren %14:
Konpromiso asko oso aurreratuta daude (% 66), eta laster gauzatuko dira. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: