Talde jeltzaleak proposamen eraikitzaileak egin nahi ditu Irunek eredu jasangarririk ausartena eta osoena izan dezan
06Maiatzak Datorren astelehenean, apirilaren 10ean, etorkizuneko Irun jasangarria eta abangoardiakoa diseinatzeko helburuarekin, Irungo Udalean Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea martxan jarriko da. Batzorde horrek, gainera, gure hiriko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (PMUS) lantzeko balioko du, EAEko 4/2019 Legeak eskatzen duen bezala, eta Udalak 2021-2025 urteetan garatu beharreko asmoak zehaztuko ditu bertan, hiri atseginagoa eta berdeagoa lortzeko.
Hiriak hazkunde ekonomikoaren gune neuralgikoak direlako, baina munduko karbono isurketen %70ko eta baliabideen erabileraren %60aren eragileak ere badira. Hala ba, Irungo udalak, bai gobernuak baita oposizioak ere, prozesu honetan jokatu behar dugun papera funtsezkoa izango da. Nazio Batuetako estatu kide guztiek 2015ean, 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GIH) ezartzea onartu zuten bezala.
Testuinguru horretan, Irungo Udalak gidatu beharko du gure hiriaren eraldaketa ekologikoa, eta mugikortasuna eraldaketa horren gako garrantzitsu bat izango da. Gure taldearentzat, EAJ-PNVrentzat, berebiziko garrantzia duen gakoa.
Batzordean parte hartuko dugu eta gure asmoa Irungo eraldaketa ekologiko egokia bultzatzea izango da. Betiere proposamen eraikitzaile, positibo eta aurreratuen bitartez, Irunek ahalik eta eredu jasangarri, ausart eta aurrerakoiena izan dezan.
Ildo horretan, EAJ-PNVtik hainbat alor barne hartuko dituen neurri zehatzak sustatuko ditugu, orain arte egin dugun bezala, esaterako; erregaia kargatzeko eta erregaiz hornitzeko gune alternatiboak instalatzea, garraio publikoa sustatzea, erabilera partekatuko ibilgailuak sustatzea (car-sharing), garraio pribatua ahal heinean murrizteko aukerak bultzatzea, merkantziak banatzeko logistika hobetzea, bizikleten erabilera bultzatzea, eta oinezkoentzat bideratutako eremu berriak ahalbidetzea.
Orain arte gure taldeak egindako proposamen formalak:
Era berean, eta amaitzeko, azpimarratu nahi dugu ezinbestekoa iruditzen zaigula prozesu honetan guztian udal gobernuak, bertan gauden talde guztiei, informazio zabala bermatzea eta egiten ari diren edo egingo diren azterlan guztiak erraztea. Halaber, Mugikortasun Iraunkorraren Plana egiterakoan herritarren parte hartze orokorra, modu batean edo bestean, bermatzea interesgarria eta baikorra iruditzen zaigu.
EAJ-PNVtik pertsonak erdigune izango diren mugikortasun seguru, iraunkor eta orekatuaren alde egiten dugu.