5 proiektu aukera ditzake guztira herritar bakoitzak. Udalak parte-hartzeko hainbat bide jarri ditu abian: presentzialki (hautestontziak eta karpa apirilaren 14 eta 15ean) eta online. Informazio saioa ere antolatu du apirilaren 13an Aita Agirre Kulturgunean.
12Apirilak Hirugarrenez, Elgoibarko Udalak prozesu parte-hartzailea du abian. 2020ko azaroan lehen fasea burutu ostean, fase berri bati ekingo dio orain, elgoibartarrek hitza eta presentzia izan dezaten 2021eko udal aurrekontuetan.
Azaroan egindako lehen fasean 2021eko aurrekontu parte-hartzaileen prozesurako proposamenak jaso ziren. Guztira 100 parte-hartzailek hartu zuten parte, 231 proposamen jaso ziren eta 16 proiektu definituak izan ziren.
Orain, azterketa teknikoaren osteko 2. fasean, guztira 16 proiektutara iritsi da, eta horien artean 5 lehenetsi behar dira, errealitate bihurtzeko. Udalak 200.000 euro bideratuko ditu aukeratzen diren proiektuak egiteko.
Honakoak dira lehenetsitako proiektuak:
Apirilaren 25a bitarte izango dute aukera elgoibartarrek parte hartzeko. Bi era jarri ditu abian Udalak:
Aurrez-aurre
Online ere aukera egongo da udalaren webgunean: www.elgoibar.eus
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero hitzaldi informatiboa antolatu da apirilaren 13an, 19:00etan, Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian. Online ere eskura daiteke www.elgoibar.eus-en.
“Aurten, Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, 2021eko aurrekontuak murriztu egin dira, eta, horregatik, inoiz baino gehiago, Elgoibarko Udalak herritarren lehentasunak eta beharrak zeintzuk diren jakin nahi dugu”, adierazi du Ane Beitia alkateak. “Inoiz baino garrantzitsuagoa da parte-hartzea, guztiok batera eraiki behar baitugu Elgoibar, are gehiago osasun-pandemia egoera honen aurrean. Entzun, adostu eta elkarlanean garatu. Proiektu partekatua da Elgoibar”. Alkateak gogorarazi du herritarrekin adostutako ekimen ugari eraman direla aurrera egindako aurreko bi edizioetan: Bolatokiko parkearen eta Bernardo Ezenarro kalearen berrurbanizazioak, Aizkorri eta Urazandi lotzen dituen pasealekuko hobekuntzak, Lekueder eta eliza arteko galtzada-harriak kendu eta aldatzea edo “Karakoleko” zubia konpontzea, besteak beste, modu parte-hartzailean abiarazitako proiektuak direla gogorarazi du Beitiak.
Dagoeneko hirugarren edizio da horrelako prozesu bat abian jartzen dela, 2018an burutu zen lehena, eta etengabe hobetzeko eta prozesua udalerriko txoko guztietara iristen eta txoko guztietan islatzen laguntzeko, proposamenak 3 jarduera-arlotan batu dira:
Elgoibartarrena da orain hitza.