Nafarroako erakundeek Terrorismoaren biktimen Europako Eguna gogoratu dute

Nafarroako Parlamentuko eta Napar Buru Batzarreko presidente Unai Hualde Iglesiasek, Nafarroako erakundeetako ordezkariekin batera parte hartu du Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren kariaz egin den ekitaldian. Gaurko honetan adierazpen bat irakurri da eta lore eskaintza egin da terrorismoaren biktimen omenez egin zen monumentuan, Iruñeko Baluarte plazan.

Nafarroako erakundeek Terrorismoaren biktimen Europako Eguna  gogoratu dute 11Martxoak
2021
2021 MartxoaK 11 |
Nafarroa

PARTEKATU

Indarkeria mota guztietako biktima guztiak gogoratzeko efemeridea izan da, denek merezi duten memoria, justizia eta erreparazioa balioestekoa.

Ekitaldian ez da izan Navarra Sumako ordezkaririk, asteazkenean bertan kritiko agertu baitziren Nafarroako Gobernuak onetsitako adierazpenarekin.

Omenaldiko buru gisa jardun du María Chivite Foru gobernuko Presidente andreak eta bertan izan dira talde guztietako bozeramaileak, Na+ taldekoa izan ezik.

Ekitaldiari hasiera emateko,  bertaratuek minutuko isilunea egin dute terrorismoaren biktima guztiak gogoratzeko eta, ondoren, María Chivitek eta Ana Ollok , gaztelaniaz eta euskaraz, Nafarroako Gobernuak onartutako adierazpena irakurri dute.

Adierazpenaren bidez, Foru exekutiboak adierazi duenez “indarkeria terrorista, bidegabea eta ilegitimoa izateaz gain, giza eskubideen urraketa larria da, baita mehatxu handia ere demokraziarentzat eta elkarbizitzarentzat”.

Testuaren irakurketa amaituta, ekitaldian  parte hartu dutenek lore bana jarri dute terrorismoaren biktimak omentzeko monumentuaren ondoan.

Interesatu Zaitez