Ane Beitia: “eremu gorritik atera gara, baina erantzukizunez jokatzen jarraitu behar dugu”

Elgoibar eremu gorritik atera da. Ane Beitia alkateak ardura eta erantzukizun eskaera mezua igorri die elgoibartarrei

Ane Beitia: “eremu gorritik atera gara, baina erantzukizunez jokatzen jarraitu behar dugu” 25Otsailak
2021
2021 OtsailaK 25 |
ELGOIBAR

PARTEKATU

Datuak, pixkanaka, hobetzen doaz, baina ezin gara erlaxatu. Egoerak, oraindik, larria izaten jarraitzen du.

Herritarrei eskatu nahi diet, berriz ere, arduraz eta erantzukizunez jokatzeko, osasun-neurri guztiak betez. Ez genuke azken egunotan guztien ahotan ibili den irudirik ikusi nahi beste behin. Guztion osasuna dugu jokoan, eta lankidetza da gakoa: guztiok segurtasun eta prebentzio neurri oro betetzea.

Azpimarratu eta txalotu nahi dut, noski, pandemiari osasun alorreko profesionalak ematen ari diren erantzun aparta, baina ere, herri mailan, ostalaritza edota Udaltzaingoa zein Ertzaintza burutzen ari diren lana.

Esfortzua handia ari da izaten 2020ko martxoaz geroztik, baina jarraitu behar dugu, elgoibartar guztiok pandemia honetatik elkarrekin atera gaitezen, inor bidean utzi gabe. Eta hori bat eginik soilik lortuko dugu. Ardura indibiduala da, baina elgoibartar guztiongan du eragina.

Nire eskerrik beroenak elgoibartar guztiei. 

Interesatu Zaitez