Gasteizek klima-aldaketaren kontra borrokatzeko irtenbideak azaldu dizkie gazteei eta gizarte antolakundeei, Klimaren Gailurraren barruan

Alkateordeak alderdi hauek nabarmendu ditu: “naturan bertan oinarritutako irtenbideak, gure Eraztun Berdearen arrakasta, hiriko azpiegitura berdearen sarea, eta planteamendu berdeei jarraituz gure udalerrian uholdeen prebentziorako hartu diren neurriak. Gasteiz eredua eta erreferentea da”.
Gasteizek klima-aldaketaren kontra borrokatzeko irtenbideak azaldu dizkie gazteei eta gizarte antolakundeei, Klimaren Gailurraren barruan
11 Abendua | Gasteiz

Alkateorde Ana Oregi“Hirietan klima-aldaketaren kontra borrokatzeko erronkak eta irtenbide posibleak, gazteekin eta gizarte zibilarekin solasean” gaitzat zuen mahai-inguruan hartu du parte gaur goizean. Madrileko Klimaren Gailurreko zona berdean egin da, hau da, COP25en barruan gizarte partaidetzari eskainitako espazioan.

Alkateordeak alderdi hauek nabarmendu ditu: “naturan bertan oinarritutako irtenbideak, gure Eraztun Berdearen arrakasta, hiriko azpiegitura berdearen sarea, eta planteamendu berdeei jarraituz gure udalerrian uholdeen prebentziorako hartu diren neurriak. Gasteiz eredua eta erreferentea da”.

Hirietan klima-aldaketaren aurrean har daitezkeen irtenbideez hitz egin eta hausnartzeko espazio bat sortzea zen ekitaldiaren helburua. Unibertsitateko eta tokiko gobernuetako ordezkariek eta ingurumenaren arloko gizarte eta gazte antolakundeetako kideek hartu dute parte solasaldian, eta publikoak ere —batxilergoko bigarren mailako ikasleak gehien bat— ekarpenak egin ditu.

Centro de Estudios Políticos y Constitucionales deritzon erakundeak antolatu du mahai-ingurua, eta bertan UAMko irakasle eta Lehendakaritza Ministerioaren aholkulari Sofía Simou, “Fridays for future” mugimenduko kide Alejandro Martínez, Transitando GKEko kide Marta Suárez Casado eta Gasteizko Udaleko erakunde-ordezkaritza izan dira.

iturria- fuente:vitoria-gasteiz.org

PARTEKATU