José Antonio Suso: “Lan egingo dugu inbestidura baino lehen Foru Gobernua eratzeko akordio bat adosteko”

ABBko presidenteak esan du ez dagoela zailtasunik Arabako ahaldun nagusiaren inbestidurara foru gobernua osatzeko akordioa eraman ahal izateko
José Antonio Suso: “Lan egingo dugu inbestidura baino lehen Foru Gobernua eratzeko akordio bat adosteko”
26 Ekaina | ABB

Arabako jeltzaleen buruak esan du ez dagoela zailtasunik Arabako ahaldun nagusiaren inbestidura egingo den bilkurara begira. Osoko bilkura hau uztailaren 4an egingo da eta berak espero du egun horretarako testua itxita egotea non foru exekutibaren erantzukizunen banaketa jasoko den. Hala adierazi du gaur goizean irrati bidez egin dioten elkarrizketan: “Une honetan PSOerekin ari gara Aldundirako gobernu akordioa lantzen. Ez dut zailtasun handirik antzematen. Lanean jarraituko dugu uztailaren 4rako gobernu akordio bat eta erantzukizunen banaketa bat izan dezagun. Sozialistek hurrengo foru gobernuan aurreko gobernuan baino erantzukizun handiagoa izango dute azken hauteskundeez geroztik Batzar Nagusietan ordezkaritza handiagoa dutelako. Portzentajeei dagokienez zenbakiak ezberdinak dira eta,beraz, erantzukizunen banaketa ere ezberdina izango da”.

EAJ-PNV/PSE koalizioak osatutako foru exekutiboaren gehiengo absolutuak ekarriko duen egoeraz galdetuta ABBko presidenteak baieztatu duenez “ez dugu gurea inposatuko, oposiziokoen aldetik, seguruenik, kontrakoa entzun beharko dugun arren. Errealitatea ikusteko era subjektiboak dira. Elkarrizketa nahi dugu. Araba herrialde anitza da, zatiketa politikoa txikiagoa da baina handia izaten jarraitzen du. 1987tik aurrera elkarrizketa izan da Arabaren nortasun ezaugarrietako bat, inork ez duelako gehiengo absoluturik izan. Betidanik bi alderdi behar izan dira gobernatu ahal izateko. Adostera ohituta gaude” azaldu du, eta azpimarratu du Ramiro González izango dela jarraian bigarren legealdia egiten duen EAJ-PNVko lehen ahaldun nagusia.

Vitoria-Gasteizko udalaren hurrengo legealdirako dauden aurreikuspenei dagokienez, Arabako jeltzaleen buruak espero du oposizioak jarrera aldatzea Gasteizko udalean. “Oposizioaren aldetik espero dut aurreko urteekin alderatuta aldaketa garrantzitsua ematea, nagusiki herritargoak gobernu bat babestu duelako, gutxiengo egoeran, legealdi hasieratik hainbat proiektu abian jartzen jakin izan duena. Oposizioak elkarrizketarako jarrera irekiagoa erakustea espero dut. Ulertzen dut hurrengo legealdi honetan akordioetara iristeko aukerak izango ditugula. Akordioetara iristeko ildo horretatik joango gara kontsentsua eta akordioa direlako Euzko Alderdi Jeltzalearen ADNa”, nabarmendu du.

PARTEKATU