EAJk Mariano Rajoy Kongresuaren osoko bilkuran 'Gürtel kasuaz' hitz egiteko agertzearen aldeko botoa emango du

Alderdi jeltzaleak baiezko botoa emango du biharko Diputazio Iraunkorrean

EAJk Mariano Rajoy Kongresuaren osoko bilkuran 'Gürtel kasuaz' hitz egiteko agertzearen aldeko botoa emango du 23Abuztuak
2017
2017 AbuztuaK 23 |
EBB

PARTEKATU

EAJk Espainiako gobernuko presidente Mariano Rajoy Kongresuaren osoko bilkuran 'Gürtel kasuaz' hitz egiteko agertzearen aldeko botoa emango du. Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile Aitor Estebanek baiezko botoa emango du bihar Kongresuaren Diputazio Iraunkorrean izango den bilkuran.

Hainbat aldiz adierazi duen bezala, alderdi jeltzaleak uste du 'Gürtel' esaten zaion kasua zein garrantzitsua den ikusirik ezinbestekoa dela ahalik informaziorik gehien ematea, eta ahalik eta argien, gainera. Izan ere, eskatutako agerpena, berariaz sortutako ikerketa batzordean egin bazitekeen ere, bidezko ekitaldia da erakundeak kontrolatzeko.

Interesatu Zaitez