Muguruzak Venus Williamsi irabazi dio Wimbledongo finala

Garbiñe Muguruza Wimbledongo txapelketako irabazlea izan da, Venus Williams 7-5 eta 6-0 mendean hartuta. Hori dela eta, euskal jatorriko tenislariak Britainiako lehen lehiaketa handia eskuratu du eta Gran Slam zirkuituko bigarrena, 2016an, Roland Garroseko finala irabazi ondoren.

Muguruzak Venus Williamsi irabazi dio Wimbledongo finala 15Uztailak
2017
2017 UztailaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Muguruzak sekulako erakustaldia eman zuen bigarren setean; lehenengoa aldiz, neke handiz irabazi zuen, Williamsen aurkako norgehiagoka bizian aritu ostean. Aitzitik, bigarren txandan Muguruzak ez zuen aurkaririk izan eta Williams erabat birrindu zuen. Estatu Batuetako tenislariak bost aldiz irabazita zeukan Wimbledongo lehiaketa eta zortzigarren handiaren bila zihoan.

Interesatu Zaitez