UPS Forondako nazioarteko operadoreen artean

AEBko garraio enpresak Gasteizko aireportua aukeratu du Espainiako iparraldea Alemanian duen Europako `hub´- arekin lotzeko.

UPS Forondako nazioarteko operadoreen artean  01Ekainak
2017
2017 EkainaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Gasteizko aireportuak aste gozoa bizitzea tokatu zaio. DHLk Forondan dituen instalazioak handituko dituela konfirmatuta geratu ondoren, UPS enpresak iragarri berri du Forondan kokatuko dela. Gasteizko aireportuak mundu mailan paketeria lider handienak hartuko ditu.

Halaber, Tubacex-ek iragarri du Irango energia sektorearekin oso kontratu garrantzitsua izenpetu berri duela. Akordioa hiru urtez luzatuko da eta 630 milioi dolarreko edo 556 milioi euroko balioa izango du. Gutxi gora behera 600 kilometro hoditeria egingo ditu eta ezagutza teknikoa transferituko da.

Beste alde batetik,Gestamp-ek  AEBn jarri ditu I+G zentroa  eta bere ehungarren lantegia.

Eta, amaitzeko, Siemens enpresa Zumaiatik  mundura irtengo da Miñanotik zehar. Enpresak GIpuzkoako lantegia aukeratu du gas motore berria produzitzeko.

Interesatu Zaitez