Euskadiko hiriburuetan AHT sartzeari buruzko akordioa

Bilbon trena lur azpitik sartuko da; Donostian geltoki intermodala eraikiko da eta Gasteizen abiadura handiko trena lur azpitik joango da hirigunean.

Euskadiko hiriburuetan AHT sartzeari buruzko akordioa 01Otsailak
2017
2017 OtsailaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udalek Adif-ekin adostu dute abiadura handiko trena Euskadiko hiru hiriburuetan nola sartuko den.

Bilbon lur azpiko geltokia planteatu da eta geltokiaren zati bat kokatuko da  gaur egun trenbideak dauden  eta ia erabilerarik ez duen gunean . Donostiari dagokionez, sarbide guztiak eta geltokia gaur egungo trenbide ibilbidearen inguruan egingo dira.  Gaur egungo geltokiarekin, autobus geltokiarekin eta Tabakalera eraikinarekin integratzen den  soluzioa planteatu da  hurbileko eta distantzia ertaineko trenbide zerbitzuekin  ahalik eta intermodalitaterik handiena lortzeko. Gasteizen bilatzen dena da sarbideak eta hirian sartzeko bideak ondo zehaztea, behin betiko planari lagunduko ez dioten  behin behineko inbertsioak egin gabe. Kasu honetan, erakunde ezberdinen artean zehaztapen lan handiagoa egin beharko da. Behin betiko  soluzioak era berean aurreikusten du hirigunetik doan trenbide sarea lur azpitik eramatea.

Interesatu Zaitez