EAJ-PNV osoa doluminez Joseba Leizaolaren heriotzagatik “oinarri humanista sakona zuen pertsona” zen, abertzale zintzoa “bere herriarekin konpromiso sendoa hartu zuena”

Eusko Legebiltzarreko presidente eta Leizaola Lehendakariaren iloba gaur zendu da, 86 urte zituela

EAJ-PNV osoa doluminez  Joseba Leizaolaren heriotzagatik “oinarri humanista sakona zuen pertsona” zen, abertzale zintzoa “bere herriarekin konpromiso sendoa hartu zuena” 06Urtarrilak
2017
2017 UrtarrilaK 06 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren familia osoa doluminez dago gaur Joseba Leizaolaren heriotzagatik, hau da,1990 eta 1998 urte bitartean Eusko Legebiltzarreko Presidente eta Leizaola lehendakariaren iloba izan zena. Leizaola “oinarri humanista sakonak zituen pertsona zen” , “abertzale zintzoa, bere herriarekin konpromiso sendoa hartu zuena”. Bigarren Lehendakariaren iloba atzo zendu zen 86 urte zituela.

Venezuelan hazi zen, arrazoi politikoak zirela eta, familia osoak erbestera irten behar izan zuelako. Leizaola Caracas hiriko EGI taldeko presidentea izan zen familiak erbestea utzi eta Donostiara itzultzeko erabakia hartu zuen arte. Josebak Gipuzkoako hiriburuan eutsi zion bere konpromiso politikoari, bertan izendatu baitzuten GBBko kide lehenengo eta EBBko burukide geroago. 1980 urtean Eusko Legebiltzarrean sartu zen eta 18 urtetan erakunde horretan aritu  izan zen. 1990  urtean Legebiltzarreko presidente egin zuten eta  karguan 1998 urtera arte egon zen, hau da, politikaren lehen maila utzi  zuen arte.

Bere heriotzak dolua eta mina sortarazi du familia jeltzalea osatzen duten guztien artean. Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidenteak tristura handiz esan duenez “pena handia da urte berriak  Joseba Leizaolaren heriotzarena moduko  albiste tristea ekarri izana .Joseba Leizaolarekin harreman on  eta lasaia nuen, Venezuelako euskaldun hau inguratzen zuen guztia bezalakoa; sinesmen sakonak zituen gizona zen, baina, batez ere, pertsona ona zen. 36ko gudarien eta euskal autogobernu berriaren arteko lotura egin duten belaunaldiko kidea izan da. Betidanik eutsi dio bere herriarekiko konpromisoari. Venezuelan, klandestinitatean , euskal burujabetzaren susperraldian eta , erretiro garaian ere, eguneroko gai politikoei buruz bidaltzen zizkidan hausnarketekin”. Ortuzarrek gaurko albiste triste honek eman dion aukera baliatu  du Leizaola nolakoa zen erakusten duen “gertakaria” gogora ekartzeko: “Behin batean, Txileko Santiago hiriburuan geunden  ETAren hasierako kide izandako bat, Leizaola eta hirurok. ETAko kide ohiak bere ibilbide politikoa kontatu zigun 63 urtean polizia frankistaren ihesi  Venezuelara joan zen arte. Une hartan, Josebak, bere hizkera gozoarekin, Karibeko gaztelania eta etxeko euskara nahastuta, argi eta garbi erantzun zion garai hartan bertan berak Euskadira itzultzea erabaki zuela  klandestinitatean lan egitera, Caracaseko ingeniari lan eta bizitza erosoa bertan behera utzita. Eta, benetan itzuli zela. Bere konpromisoa erabatekoa izan zen. Urte gogorretan eta itxaropen urteak izan ziren haietan ere bai”. Ortuzarrek tristuraz esan duenez “ faltan botako dugu denok, batez ere  Antiguoko batzokiko  kideak, astero-astero  mundua konpontzeko elkartzen direnak eta oraindik ere Alderdiaren  norabidea eraman behar dugunoi aholkuak eta laguntza eskaintzen  digutenak. Agur laguna, ez adiorik! Goian bego!”.

Iñigo Urkullu Lehendakariak ere bere doluminik sentikorrenak adierazi dizkie Joseba Leizaolaren senide eta lagunei. “ 70ko hamarkadaren amaieran ni EGIkide nintzela ezagutu nuen Joseba, eta bere ondoan izan nintzen legebiltzarkide gisa , bera Eusko Legebiltzarreko presidentea izan zen garaian. Ahaztu ezin ditudan gogorapenak gordetzen ditut. Gizon zuhurra eta argia. Erreferentea izan da  gutako askorentzat. Sinesmen humanista sendoak zituen pertsona izan zen, bere familiak Amerikara joateko derrigorra ikusi zuen, Guda Zibilaren ondoren hainbat familiak egin zuten moduan. Euskadira itzultzean elkarrizketa eta elkarren arteko ulermena aldarrikatu zituen. Orainaren eta geroaren alde egin zuen. Joseba Leizaola Herri honen memoriaren eta historiaren parte bat da. Goian Bego!”.

Interesatu Zaitez