Europar Parlamentuak EAJ-PNVren proposamena onetsi du Espainiak krimen frankistak iker ditzan

Europako Parlamentuko osoko bilkurak aste honetan onartu du EAJ-PNVk aurkeztutako zuzenketa, zeinen bidez Espainiari diktadura frankista garaian ikertutako krimenak iker ditzala eskatzen zaion

Europar Parlamentuak EAJ-PNVren proposamena onetsi du Espainiak krimen frankistak iker ditzan 15Abenduak
2016
2016 AbenduaK 15 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Euroganberak Europar Batzordeari eskatu dio Batasunaren baitan oroimen historikoa sustatzeko prozesuen ebaluaketa objektiboa egitea, eta gogoratu du gai horren inguruan nazioartean eginiko gomendioak ez betetzeak zuzenbide estatuaren oinarrizko printzipioak urratzea suposatzen duela.

Europar Parlamentuak hitzez hitz jaso du Izaskun Bilbao EAJren Eurolegebiltzarkideak aurkeztutako zuzenketa, eta bat egiten du zentzu berean Nazio Batuen erakundeak eta Europako Kontseiluak emandako gomendioekin.

EAJ-PNVk zuzenketa hau aurkeztu zuen estatuko agintariek, bigarren aldiz, krimen frankisten inguruan Argentinako kausa izenekoaren barruan burutzen ari diren ikerketen berri emateari uko egiten ziotela jakin ondoren eta Timmermans presidenteari bi eskutitz bidali ondoren,zeintzuen bidez, eurodiputatuen ustetan, batasuneko agintaritzaren aldetik ebaluaketa beharko lukeen gertakariaren berri eman den.

Zuzenketa hau da Izaskun Bilbao diputatu talde honen barruan oroimen demokratikoaren alde egiten ari den lanaren parte bat. Kideek hainbat jarduera burutu dituzte euro ganberan, Europa mailan frankismoaren inpunitateari buruzko jarrera aldaketa eman dadin. Taldea une honetan ari da Oroimenaren aldeko Hiriei buruzko jardunaldiak prestatzen.

Interesatu Zaitez