EAJ-PNVk María Jesús Agirreren heriotza deitoratu du, politikagintzan emakumeen aitzindaria eta gizarte zerbitzuen aurrendaria

Kongresuan Arabako diputatu jeltzale, Arabako Aldundian foru diputatu eta Vitoria-Gasteizko alkateorde izan zena goizaldean zendu da 71 urte zituela.

EAJ-PNVk María Jesús Agirreren heriotza deitoratu du, politikagintzan emakumeen aitzindaria eta gizarte zerbitzuen aurrendaria 19Azaroak
2016
2016 AzaroaK 19 |
Berria

PARTEKATU

EAJ-PNVren familia osoa doluminez dago gaur María Jesús Agirreren heriotzagatik, Diputatuen Kongresuan Arabako diputatu jeltzale izan zena eta, horrez gain, Gizarte Ongizate foru diputatu eta Vitoria-Gasteizko alkate orde ere bai. Agirre, Euskadiko hiriburuko gaur egungo alkate Gorka Urtaranen ama, gaur goizaldean zendu da 71 urte zituela, duela aste batzuk antzeman zioten gaixotasunaren ondorioz. Agirrek oroitzapen ahaztezinak utzi dizkigu pertsona gisa, politikari gisa eta abertzale gisa, eta konpromiso eta zerbitzu publiko eredugarriaz jositako ibilbide luzea uzten digu jarduketa politikoaren maila guztietan. Goian Bego.

“Ama bikaina joan zaigu, abertzale irekia eta emakume aitzindaria, bere erkidegoaren zerbitzura egoteko konpromisoa hartu zuena, bereziki beharrizan handiena dutenen zerbitzura dedikatua”, esan du doluminez Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak. “María Jesús izan da besteekiko konpromiso eredugarria utzi digun emakumea, herrikide bikaina. Ondare bat utzi digu orain, berarekin identifikatuta sentitzen garenok, bizirik gorde beharko duguna”, esan du Ortuzarrek.

“Emakumea, ama, alderdikidea, laguna eta lankidea. Erreferente bat Araban Alderdiarentzat eta ezinbesteko erreferentea nire bizitza politikoan”, esan du José Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidenteak. “Ondare errepikaezina utzi digu gizarte politikan, politika arloan emakumeen aitzindari gisa egin duena ahaztu gabe. Bere irribarrearen oroimena geratzen zait, adosteko zuen gogoa, bere konpromisoa. Hutsune handia utzi dit. Arabarrak eta gasteiztarrak oso harro daude, oso harro gaude berarekin eta utzi digun guztiarekin”, esan du Susok.

“Bart gauean joan zaigu Maria Jesús Agirre, sinesmen sendoak zituen emakumea, politika besteen zerbitzura jartzen den jardunbide gisa ulertzen zuen emakumea”, esan du Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek. “María Jesus azkeneraino borrokatzen zen bidezko jotzen zuen guztiaren alde, ez zuen sekula atseden hartzen. Bere lehentasuna zen pertsonen bizimodua hobetzea. Ez zegoen oztoporik, berarentzat gaindiezina izango zenik . Bere indarra eta bere ekimena, bere eskuzabaltasuna, bere printzipioak, eredu dira guztiontzat”, esan du Gonzalezek.

Gasteizen 1945eko ekainaren 8an jaioa, María Jesús Agirre politikan hasi zen 1974 urtean, Gasteizko Udaleko zinegotzi lanetan. EAJ-PNVren alkateordeko izan zen 1979-83 legealdian lehenengo eta gero 1987 eta 1991 urte bitartean. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizate diputatua izan zen 1983 eta 1987 urte bitartean, eta etengabe zinegotzi izan zen 1995 urtera arte, esparru guztietan gizarte politika aurreratua garatu zuelarik. Urte hartako irailean Diputatuen Kongresura joan zen eta bertan lan egin zuen 1997 urtera arte. Une hartan, berriz ere, Gizarte Ongizate sailera itzuli zen Foru Diputatu gisa. 1988an Euskal Udalen Elkarteko presidente karguaz jabetu zen. 1999-2003 epealdian Arabako Batzar Nagusietako prokuradore eta Vitoria-Gasteizko zinegotzi izan zen eta berriz ere izan zen aukeratua 2004-2008 legealdirako. 2011 urtean politika utzi zuen jardunean 38 urte eman ondoren, baina azkenera arte izan da EAJ-PNVren militante aktiboa. Goian Bego.

Interesatu Zaitez