Iparraldeko mankomunitatea, hurbilago

Iparraldeko udalerriak bateratuko dituen euskal mankomunitatearen sorrera gero eta hurbilago dago orain ekimen horren sustatzaileek Pariseko Gobernuak exijitutako baldintza biak betetzea lortu dutenez geroztik: ekimenak gutxienez Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako 158 herrien erdiaren babesa jasotzea eta hauek guztiek , gutxienez, 295.933 biztanleen erdia hartzea. Biztanleriaren baldintza lortuta zegoen eta, gainera, udalerri kopuruarena ere lortu da Aiherran, Bardozen, Atharratzen, Ürrüstoi-Larrabilen, Pagolan, Milafrangan, Sarrikotapean eta Bokalen egin diren bozketez geroztik. Azkena izan ezik, denak ekimenaren alde agertu dira. Beraz, denak iradokitzen du Iparraldek, lehen aldiz, Frantziaren barruan erakunde propioa izango duela .
Iparraldeko mankomunitatea, hurbilago
01 Maiatza | Berria
PARTEKATU