Metro Donostialdearen proiektua estrategikoa da eta hiri gune berriak irekiko ditu Donostian

Eneko Goia, Donostiako alkateak, Topoaren zerbitzuak, hain zuzen ere Metro Donostialdearen zerbitzuak, indartzearen alde egin du, Donostiarentzako metropoli-barrutiaren beste garraio mota bat bezala

Metro Donostialdearen proiektua estrategikoa da eta hiri gune berriak irekiko ditu Donostian 30Urtarrilak
2016
2016 UrtarrilaK 30 |
Berria

PARTEKATU

Donostiako alkate Eneko Goiak Euskadiko Hirugarren Mugikortasun Foroan parte hartu du gaur goizean. Foroa gaur egiten ari da Donostian eta gaia segidakoa da: Trakzio Elektrikoko Mugikortasuna.

Bere hitzaldian, Eneko Goiak azpimarratu du, jardunaldia oso interesgarria dela erakundeen eta adituen artean iritziak elkarbanatzeko, hain zuzen ere, gure inguruarentzat estrategikoa den gaiari buruzko iritziak.

Horren harian, Goiak adierazi du, Donostia isuriak murrizteko lan egiten ari dela: “Horretarako, garraio publikoan autobus hibridoak ditugu, baita autobus elekrtiko bat ere. Gainera, aurten beste bi autobus elektriko erosiko ditugu, hain zuzen ere, Urumeako ibarratik doan zerbitzua beteko duten bi autobus, izan ere, Europako Batasunak horren gaineko proiektua gauzatzeko aukeratu dituen hiru hirien artean Donostia dago”. 

Era beran, Donostiako alkateak honakoa azpimarratu du: “CO2ren isurien murrizketak lotura zuzena du ibilgailu pribatuaren erabileraren gutxitzearekin. Epe ertain eta luzean erregai fosilen bidezko ibilgailuak, elektrikoengatik ordezkatzeko erabakiak hartu beharko ditugu. Eta, horretarako, trenaren alde egin beharko dugu, izan ere, garraio mota garbia da”.

Hortaz, Goiak segidakoa esan du: “Hori dela –eta, uste dugu oso garrantzitsua dela Donostialdeako Metroa indartzea eta igarobidearen proiektua egitea. Izan ere, baldin eta autoak hiritik atera nahi baditugu, beste garraio mota eraginkorragoak, serioak eta masiboak proposatu behar ditugu. Isuriak gero eta handiagoak dira eta, beraz, epe luzeko eta muturreko erabakiak hartu behar dira. Eta horretarako, Topoaren zerbitzuak, hain zuzen ere, Metro Donostialdearen zerbitzuak, indartu behar ditugu, Donostiarentzako metropoli-barrutiaren beste garraio mota bat bezala”.  

Azkenik, hona hemen Donostiako alkatearen hitzak: “Metro Donostialdearen proiektuak ibilgailuak hirigunetik ateratzen lagunduko du,  gune garrantzitsuak irekiko ditu eta egun pentsa ezinak diren hiri-proposamenak egiten ahalbidetuko du. Eta, horiek egiteko, garraio publiko sare ona izatea ezinbestekoa da. Izan ere, baldin eta Abiadura Handiko Trenarekin lotura egokia badu, trenean oinarritutako garraio-sarea osatuko dute eta hirien arteko mugikortasuna ahalbidetuko dute”.

Interesatu Zaitez