Berrikuntza teknologiko jasangarri eta iraunkorra. Euskal kasua

Euskadik, duela hamarkada batzuk, herrialde mailako apustua egin zuen berrikuntza jasangarri eta iraunkorraren eta gizarte orekari lotuta egongo zen hazkunde ekonomiko ereduaren alde. Esperientzi hau NESTA txostenean jaso zen. " Txikia ederra denean. Guztiz berritzaileak diren herrialdeen lezioak” (NESTA 2014), zeinetan herrialde txikietako berrikuntza eredu arrakastatsuak aztertzen ziren. Aztertu diren herrialdeen arteko diferentziak nabarmenak ziren arren, Nesta txosten honek berrikuntza arloan hainbat lezio ateratzen ditu herrialde horietan guztietan antzematen direnak .

Berrikuntza teknologiko jasangarri eta iraunkorra. Euskal  kasua  01Irailak
2015
2015 IrailaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Laurogeigarren eta laurogeita hamargarren hamarkadetan, Euskadin gobernatu duten Eusko Jaurlaritzek lehiakortasun industriala lehenetsi dute ikerkuntza eta teknologia alorrean egin duten inbertsioaren bidez, eta bazkide pribatuekin batera lan egin zuten clusterren eraketan oinarritutako politika industriala garatzeko. Orduko erronka zen maldan behera zihoan ekonomia hazi araztea.

Ordutik aurrera eta garai hartan egin zen apustuari esker, Euskadiko teknologi zentroak eboluzionatu egin dira  oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko zentroek osatutako sare bihurtu arte. Horrela, laurogeigarren hamarkadaren erdialdetik hona, Euskadik atzerriko herrialdeetara  egindako esportazioa Espainiako bataz bestekoa baino  bizkorrago hazi da . Gainera, Eusko Jaurlaritzak Ikerbasque fundazioa jarri zuen martxan,  nazioarteko ikertzaileak euskal erakunde akademikoetara erakartzeko .

Interesatu Zaitez