Bilbao Athletic taldea bigarren mailara igo da eta Urrutikoetxeak txapela lortu du eskuz banakakoan

Zuri gorri gazteek ez dute Cadizeko taldearen kontra hutsik egin eta , 19 urte geroago, Bigarren A mailara itzultzea lortu dute. Cuco Zigandaren mutilek historiarako geratuko den lorpena ekarri dute, eta datorren denboraldian Liga nagusian lehiatuko den bigarren talde bakarra izango da. Beste alde batetik, Mikel Urrutikoetxeak Bizkaiarentzat berreskuratu du eskuz banakakoaren txapela, Aimar Olaizolari irabazi ondoren.

Argazkia: www.athletic-club.eus 29Ekainak
2015
2015 EkainaK 29 |
EBB

PARTEKATU

Bizkaiko kirolak poza ekarri du zaletu guztientzat. Bilbao Athletic taldeak Bigarren Mailara igotzea lortu du, 1989 urtetik lortu ez duten zerbait. Lorpen honek finkatzen du taldea, talde nagusirako harrobi gisa.

Mikel Urrutikoetxea Zaratamoko pilotariak ere historia egin du , 39 urte geroago Bizkaia herrialdearentzat Eskuz Banakakoaren txapela irabaziz. Aimar Olaizolak ez dio Zaratamoko pilotariari erraz jarri. Partida gogor eta teknikoaren ondoren, gazteenak joko lasai eta sendoa eginez lortu du txapela irabaztea.

Bizkaiko futbolzaleak ere pozik daude Gernika, Portugalete eta Arenas Bigarren B mailara igotzea lortu dutelako eta Getxoko taldeak Hirugarren Mailara igo delako. Euskal kirolak urrats sendoak eman ditu azken aldi honetan.

Nafarroako bi talde Bigarren B mailan

Lizarrako Izarra eta Tafallako Peña Sport taldeek zorionekoak daude, izan erem Bigarren B mailara igo dira.

Interesatu Zaitez