Amurrion hobeto bizitzeko dekalogoa aurkezten du.
12Maiatzak Amurrioko alkatea eta EAJ-PNVko alkategaia den Josune Irabienek hauteskunde-programaren ildo nagusiak aurkeztu ditu lau urteotan garatzekoa. Programa amurrioar askorekin izan ostean osatu da elkarri entzun ostekoa. Beraiek proposamenak, beharrak eta nahiak aurkeztu dituzte "Amurrio bizitzeko lekurik onena" bilakatzeko, dio Irabienek.
Ekarpenok laburbiduz hiru ardatz lantzen dituzte. Lehenengoan "pertsonak dira udal-mailako ardatza". Horretarako, gobernu irekia landu nahi dugu, parte hartzea, gardentasuna eta etengabeko ebaluazioa erdian kokaturik. Gizarte-ongizatean ere lan egin nahi dugu buru-belarri gabezia gehiago duten pertsonekin", azaldu du Josune Irabienek.
Kultura, kirola, osasuna, hezkuntza, berdintasuna, gazteria, adintsuak, euskara eta politika fiskala ere lehendabiziko ardatz horretan kokatzen dira.
Bigarren konpromisoan lana da hazteko ardatz nagusia " horretarako ohiko sektoreei eta hasten direnei lagunduko diegu sustapen ekomikoa sortuz. Lehenengo sektorea, industria, merkataritza, ostalaritza eta turismoa izango dira lan-ardatzak", zehazten du Amurrioko alkategaiak.
Eta hirugarrenez, ingurunearen aldeko apostua osatu “hirigintza, lurralde eta ingurumen-politikan haztea; betiere, era jasangarria eta erantzun handikoa izanda”. Gure ideia da lur-soruaren zentzuzko-erabilera izatea, bidezaintza berria osatzea, herri osoan zehar hesi arkitektonikoak kenduz irrisgarritasun-mapa osatzea. Etxebizitzan hutsik diren etxeak erabiltzera sustatzea. Era orekatuan eta jarrangarrian lan egiten jarrai dezakegula ahantzi gabe, Saratxoko sahiesbiderako konpondidea eman, ibai ondoko parkean jarraituz eta Gasteizerako garraiobidea hobetzen lan eginez. Horiek dira Amurrioko EAJ-PNVrentzako lehentasunak”, dio Josune Irabienek.
Ingurumena, ingurunea, ibaiaren egoera hobetzea eta hondakinen kudeaketa dira EAJ-PNVren ardatzak
Hau da etengabeko hobetzeko programa, amurrioarrekin eta amurrioarrentzat eginda. Atzean, eguneroko arazo horiekin diren hautagaien zerrenda dugu geroago kudeatu beharko dutenak. Harro gaude emakumezkoen eta gizonezkoen zerrenda honekin. Gainera, apaltasunez, begirunez eta lanez osatutako jende-taldea da. Eta udal berriko udal taldeekin bilatuko dugu adostasuna”dio Josune Irabienek.