Igone Beloki: “Basauri herri berezia eta bakarra da dituen herritarrak, giroa eta txokoengatik”

Igone Beloki lehenaldiz aurkeztuko da Basauriko EAJ-PNVren hautagaitzan maiatzeko udal hauteskundeetan, eta “aurretik Udalan izandako kideen bidea jarraitzeko prest nago".

Igone Beloki 28Apirilak
2015
2015 ApirilaK 28 |
Basauri

PARTEKATU

Hautagai jeltzaleak Hezkuntza Zientzietan diplomatua da eta gaur egun, irakaslea da. 47 urte ditu, Ariz auzokoa da baina Basauri osoa asko maite du. “Giro inbidiagarria eta txoko oso bereziak ditugu, horregatik herri bakarra eta onena dugu”. Basauritar sentimendu hori dela eta, Basauriko EAJ-PNVren hautagaitzan sartzeko erabakia hartu zuen berak eta Uri Buru Batzarrak. “Langilea da, euskalduna eta herritarrekin konpromiso handi du”, esaten dute alderdiko kideek.

San Faustoko jaiak disfrutatzen ditu Edurre koadrilan eta parteartzailea izaten saiatzen da ahal duen heinean. “Munduko jairik onenak dira”. Jakin badaki jaietako eredua mantendu behar dela, izan ere, “orain arte funtzionatu badu, gure koadrilak babesten jarraitu behar dugu”.

Igone emakume oso aktiboa da, batez ere, kirolan, euskalgintzan eta ekintza solidarioetan. Kirola asko gustatzen saio, batez ere futbola eta “ahal izango banu San Mames Basaurira ekarriko nuke”. Gainera, euskal kantak izugarri gustuko ditu eta horregatik, Euskal Kantu Txapelketaren antolakuntzan dago eta kantaldiak aurkezten ditu. Lankidetzan ere aritzen da eta irabaz asmorik gabeko erakundeekin parte hartzen du.

Irakurtzea, jostea, ibiltzea eta familia eta lagunekin egotea ere gustatzen zaio.

Interesatu Zaitez