Obamak Boise bisitatu du lehen aldiz eta Dave Bieter bertako alkatearen aititeren historia ezagutu du

AEBko presidente Barack Obama Boise bisitatu zuen urtarrilean, presidente egin zenetik lehen aldiz, Boiseko Estatuko Unibertsitatean diskurtsoa emateko.

Argazkia: Deia 28Urtarrilak
2015
2015 UrtarrilaK 28 |
Berria

PARTEKATU

Bisita honetan, Dave Bieter Idahoko alkateak Obamarekin hitz egiteko aukera izan zuen, eta erabat hunkituta geratu zen Bieterren aititeren historiarekin eta Euskal Herritik AEBra egin zuen bidaiaren kontakizunarekin.

Are gehiago, AEBko presidenteak bere diskurtsoan ere aipatu zituen Bieter bera eta haren aitite, azken hau "Euskal Lurretatik" bidaiatu baitzen, orduko hainbat euskal herritarrek egin zuten modu berean, Ameriketan artzain lanak egiteko. Obamak Bieterren aititeri buruz esan zuen gizon adoretsua izan zela, alkateak berak esan zuen moduan, bost urtez Boiseko mendi hotzetan egon baitzen ardiekin eta atsedena hartzera, herrira, bi hilabetez baino ez jaitsiz.

Interesatu Zaitez