Eneko Goiak eta Xavier Triasek aliantza estrategikoak ezarri dituzte

Bartzelonako alkate Xaver Triasek babestu du Eneko Goia eta EAJ-PNVren maiatzaren 24ko hauteskundeetarako hautagaitza.

Eneko Goiak eta Xavier Triasek aliantza estrategikoak ezarri dituzte 17Martxoak
2015
2015 MartxoaK 17 |
Donostia

PARTEKATU

Bartzelonako alkate Xavier Trias Ideiagunean izan da gaur arratsaldean Eneko Goiak eta bere taldeak gonbidatuta. Ekitaldian parte hartu dute ere, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok eta hiriko hainbat ekonomia- eta gizarte-eragilek. Hitzaldia egin du Triasek – hitzaldiaren izenburua “Bartzelonaren nazioartekotzea” izan da –, baina aurretik, komunikabideei adierazpenak egin dizkiete.

EAJ-PNVren Donostiako alkategaiak adierazi du, betidanik Bartzelona eredu izan dela Donostiarentzat, hain zuzen ere, gardentasunean, gobernu onean eta hiri ikuspegian eredu: “Halaber, Bartzelona eredu da, izan ere, erakutsi digu nola kudeatu behar den hiria helburu estrategiko jakin bat lortzeko eta iraunkortasun handia izan duelako nahi izan duen lekura iristeko”. Horren harira, Eneko Goiak honakoa esan du: “Gauza asko ditugu Bartzelonatik ikasteko eta, besteak beste, nazioartekotze estrategia. Bartzelonak bere izena mundo osora zabaldu du eta hori da, hain juxtu ere, egin nahi duguna Donostiarekin: mundo osora zabaldu”.

Era berean, Goiak gaineratu du, Batzelonaren esperientziak kontuan hartu behar direla, eta horretarako Xavier Triasen aginteko gobernua izan behar dela eredu. Horrenbestez, bi hirien arteko harremana sendotuko da eta alianza estrategikoak ezarriko dira. Hortaz, Goiak segidakoa azpimarratu du: “Legealdi honetan Xavier Triasek erakutsi du gaitasun handia duela hiria ondo kudeatzeko, betiere, adostasun handiak lortuta. Eta hori da Donostian egin nahi duguna. Baina aitzitik, Bilduren aginteko udal gobernuak ez du horrelakorik egin azkeneko lau urteetan”.

Bestalde, Bartzelonako alkate Xaver Triasek Eneko Goia eta EAJ-PNVren hautagaitza babestu ditu maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetarako: “Donostiak aldaketa behar du eta hori lortzeko Enekorekin elkarlanean arituko naiz. Gainera, CIU eta EAJ-PNV alderdiok betidanik aritu gara elkarlanean, Euskadi eta Katalunia bezala, edo Donostia eta Bartzelona bezala. Izan ere, Donostiak eta Bartzelonak gauzak oso argi dituzten hiriak dira”. Horrenbestez, Triasek azpimarratu du, Bartzelonak mundo osora irekitako hiria izan behar duela eta kultura, ezagutza, sorkuntza, berrikuntza eta ongizatea direla –eta ezagutua izan behar duela, baita hiri olinpikoa zein turistikoa direla –eta ere.

Bartzelonako alkateak, halaber, honakoa esan du: “Baldin eta XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran hiriek industrial iraultzaren protagonista izan baziren, XXI. mendean iraultza hiriei zein teknologia berriei lotuta etorriko da. Eta hori ondo egiten badugu pertsonen onerako izango da. Hori bai, helburua lortzeko beste hainbat hirirekin elkarlanean aritu behar dugu eta, berdin du hiri horiek handiak ala txikiak diren, izan ere, batzuek besteengatik ikasten dute eta alderantziz. Eta hori da, hain zuzen ere, Donostiarekin izan nahi dugun elkarlana; hau da, elkarlan estua izan behar dugu, besteak beste segidakoak partekatzeko: egiten ditugun gauzak, nola kudeatzen ditugun gauzak eta teknologia berriak hiritarren onerako nola erabiltzen ditugun”.

Azkenik, hona hemen Xavier Triasen hitzak: “Baldin eta Medellin, Lima edo Hong Kong bezalako hiriekin harremana badugu, ezinbestekoa dugu Donostia bezalako gertuko hiriekin harremana izatea. Izan ere, harreman horri esker, bi hiriak eredu izatea lortuko dugu”.

Interesatu Zaitez