"Proiektu honetan sartun nai gaurko eta etorkizuneko bermiotarrok herri bizidxe bidulakon eta proiektu honek horren alde lan eitzeko aukerie emoten dostelakon"

Idoia Platas Arenaza nai, 55 urte dakotaz eta seme baten ama nai. Nire atxitxe Juan Jose “Sagidxe” ezaten zan, baie gure familidxe beti ezan da ezagune abizenetik: Platas. Neure ikasketak ekonomi arluen landu nauzen; izan be, ekonomian lizenziadie nai, sektore publikoko espezializazinuegaz. Urte askuen Lanbide Heziketako irakaslie ezan nai, baie gaur egun Bermioko institutuen eitzen dot bihar; konkretamente, ekonomiako irakaslie nai. Kirola gogoko dot; batez be, arraune, eta posible doten guztidxetan arraun elkartien sartunde egoten nai, ahal doten gauzetan lagunduten.

16Martxoak
2015
2015 MartxoaK 16 |
Berria

PARTEKATU

Interesatu Zaitez