EAJ-PNVk europar hauteskundeetarako aurkezten duen egitasmoa austeritatearen kontra dago, eta ekonomia erreala proposatzen du langabeziarekin amaitzeko eta pertsonak erreskatatzeko

Austeritatearen kontrako kritika, errezeta bakartzat erabiltzerik ez dagoelakoan ; ekonomia produktiboaren alde egiten den apustua, langabeziari eman ahal zaion erantzunik onena delakoan; europar gizarte ereduaren aldeko defentsa, pertsonak krisiaren ondorioetatik babesteko tresna delako; eta europar federalismoaren , demokraziaren eta nazio identitate guztiak une honetan sortzen ari den subiranotasun kontinentalaren barruan sartzeko apustua dira EAJ-PNVk europar hauteskundeetara eramango duen egitasmoaren ardatz nagusiak . Izaskun Bilbao Barandicak gaur goizean, Sabin Etxean eta Andoni Ortuzarrekin batera eskaini duen prentsa aurrekoan aurkeztu ditu egitasmo honek barnean dituen ehun eta hogei proposamenak. EAJ-PNVren hautagaiak gogoratu du proposamen hauek osatzen dutela Europar Alderdi Demokratak eta azken legegintzaldian 84 eurodiputatuk osatu duten ALDE taldeak aurkezten duten egitasmoa.

EAJ-PNVk europar hauteskundeetarako aurkezten duen egitasmoa austeritatearen kontra dago, eta ekonomia erreala proposatzen du langabeziarekin amaitzeko eta pertsonak erreskatatzeko 02Maiatzak
2014
2014 MaiatzaK 02 |
Berria

PARTEKATU

Izaskun Bilbao Barandicak aurkezpen ekitaldian azaldu duenez "Euskadi gehiago Europa berrian" goiburuak argi eta garbi azaltzen ditu bere taldeak krisi egoera honetan hartu nahi dituen neurriak, "austeritatea ezin baita krisiarekin amaitzeko errezeta bakarra izan". "Egitasmo honek guk nahi duguna azaltzeko argibideak ematen ditu. Eta, gauza horiek nola egin nahi ditugun zehazten ditu. Gure kasuan, azken bost urteotan eratu dugun euskal lobby-a mantenduz eta indartuz. Erakunde, talde, instituzio,elkarte eta hiritar sare bat da, eta Europar eraikuntzan parte hartu nahi du.Euro-legebiltzarrean egiten dugun jardunean aurkitzen dute parte hartzeko aukera eta bidea. Lan honen bidez, Euskadin sortutako ehunka proposamen Europar Arau bihurtzea lortu dugu".

Izaskun Bilbaok azpimarratu egin du egitasmoak bete betean egiten duela Europar Alderdi Demokratak egiten duen apustu federalistarekin eta talde horrek Europar Batzordeko buru aurkeztuko duen hautagaiak egiten duen apustuarekin. Guy Verhofstad Belgikako lehen ministro ohia europar gobernuko presidenterako hautagaien artean telebistan egin zen lehen eztabaidako irabazle argia izan zen, eta maiatzaren 13 eta 14an kanpaina egingo du EAJrekin. “Bat egingo dugu egitasmo hau defendatzeko lanean, azken legegintzaldi honetan Europar Parlamentuan erabakiak hartzeko momentuan funtsezkoa izan den taldean, sozialista eta popularren artean arbitro lana egin izan duelarik. Orain arte egin diren inkesten arabera, hurrengo legegintzaldian ere lan hori egiten jarraituko dugu" azaldu du euskal eurodiputatuak.

Jeltzaleek maiatzaren 25erako europar hauteskundeetarako prestatu duten egitasmoko 120 proposamenak lau ardatz handiren inguruan batu dituzte. Lehen ardatza da pertsonak helburu izango dituen europar eredu sozialaren aldeko apustu sendo eta irmoa, pertsonak ezagutzea garapen jasangarriaren oinarria izan dadin, gizarte bazterketa arriskutik atera ditzan eta kontinente osoan gutxieneko baldintza batzuk ezar ditzan oinarrizko babes sozialerako. EAJk kapitulu honetan sartzen ditu hezkuntza eta osasuna ere.

Jeltzaleek europar hauteskundeetarako egiten duen proposamenaren bigarren zutabea da ekonomia erreala babestea, langabeziaren kontra egiteko tresna nagusia den neurrian. Hurrengo bost urteotan Bruselan eta Estrasburgon defendatuko diren neurrien artean dago energia eta finantza alorretarako marko bakarra eratzea, faktore hauen bidez ez daitezela desitxuratu lehiakortasuna, pyme eta enpresariei babesa emateko ekimenak, produktu eta zerbitzu berriak sortzeko ekimena, burokrazia gutxiago egongo den esparrua, pyme eta kooperatibei zuzendutako laguntasunak eta gazte bermea eta berdintasunerako neurri zehatzak "eskuragarri egon daitekeen talentu guztia sektore produktiboan " sartzeko helburuarekin. Gainera, aliantzak bilatuko dira sektore estrategiko handietarako, eta planteamendu irmoa egingo da gure merkatuan kanpoko produktu batzuen aldetik gizarte eta ingurumen alorrean ematen den dumping-a borrokatzeko. Amaitzeko, Europa mailako azpiegitura politika sendoa egingo da, Europa zeharkatuko duten garraio sareak epe barruan egin daitezen, euskal Y trenbidea barne. Zentzu honetan ere, lan egingo da Europa osoan pertsona eta gaien garraio sistemaren kudeaketa integralerako oinarriak jartzeko. Euskadikoak moduko lehengai eta produktuek etorkizun handia izan dezakete esparru honetan.

Jeltzaleek hauteskunde egitasmoan adierazten dute Europa federalaren aldeko apustua egiten dutela. Izaskunek azaldu duenez " Europar subiranotasun errealean oinarrituta baino ez ditugu martxan jarriko finantza sektorea bere bidera eta eginkizunetara eramateko neurriak, espekulazioa, ustelkeria eta iruzurra geldiarazteko, energia alorreko politika sinesgarria garatzeko eta eguraldiaren aldaketaren kontra egiteko. Estatu bat bera bakarrik ez da arazo horiek konpontzeko gai. Horregatik sakondu nahi dugu batasuneko erakundeei ekonomia gobernatzeko eta finantzak gainbegiratzeko eman zaizkien ahalmen eta botereetan". Ahots bakarra behar dugu mundu mailako gatazketan, eta erantzun globalak behar ditugu inmigrazioa eta gizakien trafikoa moduko arazoak konpontzeko.

EAJren aburuz Europa Federal horrek " Subiranotasun berri honen oinarri bihurtuko diren pertsonen atxikimendu askea behar du". Bilbao Barandicak esan duenez "Estatuek behingoz onartu behar dute ez direla iraganean izan direna izango, eta estaturik gabeko nazioek ulertu behar dute ez dutela estatuak ez direnarekin amestu behar. Arazoak europar arazo dira eta europar soluzioa eskatzen dugu onartu berri den Estrasburgoko adierazpenean aldarrikatzen denarekin bat eginik: demokrazia, konponbideak ez inposatzea ezta eztabaidak eragoztea ere, eta europar mekanismoa martxan jartzea prozesu hauek guztiak konpontzeko, prozesuok barne zabalkuntza gisa hartuz.

Hauteskunde egitasmoa

Interesatu Zaitez