Ibon Areso: “Azkunaren ondarea da aurrera egitea"

Ibon Areso Bilboko alkateak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan argi utzi nahi izan du berak ez duela Iñaki Azkuna imitatuko "hutsegitea litzateke" esan du. "Ni, ez naiz Iñaki Azkuna. Ez daukat bere izaera. Eta ez dut zertan imitatu behar, hutsegitea bailitzateke nire aldetik. Nik naizena izan behar dut, baina Udaleko lanari dagokionez Bilbok egin behar duena da lehengo bidetik jarraitzea" azaldu du Aresok.

Ibon Areso: “Azkunaren ondarea da aurrera egitea 02Apirilak
2014
2014 ApirilaK 02 |
Berria

PARTEKATU

Bilboko agintari gorenaren esanetan, Gobernu taldeak "kalea zaindu du, hiria mantentzeko lanak egin ditu eta oraingoak moduko une latzetan, ez dugu nahi izan hiria dekadentzian erortzerik". "Hori da hiritargoak balioetsi duena, eta nik uste dut hauteskundeetan ere emaitza onak izango ditugula EAJ-PNVk aukeratuko duen hautagaiarekin" azaldu du.

Oraingo alkateak gogoratu du Azkunak bere azken momentuei aurre egiteko orduan izan zuen lasaitasun eta segurtasuna. "Horretan ere, bizitzarako ikasbidea eman digu" gaineratu du .

Amaitzeko baieztatu du datorren urteko maiatzean legegintzaldia amaitu arte, Azkunaren izena jarriko zaiola hiriko "elementuren bati", baina ez du zehaztu Plaza Biribila izango den ala ez, ekimen hiritar baten bidez proposatu den bezala.

Interesatu Zaitez