EAJ-PNBk 14 hautetsi lortu ditu Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetan

Udal Hauteskundeen bigarren itzuliaren ondotik, EAJ-PNBk 14 hautetsi lortu ditu, Baxe-Nafarroan, Lapurdin eta Xiberoan, oro har, gure Alderdiak Iparraldean lortu dituen emaitzarik onenak.

EAJ-PNBk 14 hautetsi lortu ditu Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetan 31Martxoak
2014
2014 MartxoaK 31 |
Berria

PARTEKATU

Gure hautetsiek herriko gehiengoetan parte hartuko dute hiri horietan : Angelu, Donibane Lohitzune, Urruña, Ziburu, bainan ere, Kanbo, Makea, Uharte-Garazi, Donazaharre, Uhartiri, Ezpeize, eta azkenik, Arrosa, auzapez Jeltzale batekin. "Hobekuntza horrek bultzatzen gaitu jarraitzea gure garapen eta errotze bidea".

"Gure Herri Kontseilariak hautetsi zintzo, eraikikor eta nahikorrak izanen dira tokiko egitasmoak aintzinarazteko, beren herrien eta Iparraldearen alde. Iparralde mailako gai garrantzitsuak ekarriko ditugu hautatu auzapez berriekin : Iparraldeko Lurralde Elkargoa, euskararen promozioa edo mugaz gaindiko harremanak" adierazi  dute Ipar Buru Batzarreko ordezkariek.

Interesatu Zaitez