Manu Ayerdi: “Hauteskundeak aurreratzeko moduko gertakari larriak produzitu dira”

Manu Ayerdi Nafarroako EAJ-PNVren presidenteak ikerketa batzordeak bere ondorioak ezagutzera eman ondoren baieztatu duenez “gertakari larriak produzitu dira erantzukizun politiko sendoak eskatzeko modukoak”. Erantzukizun hauen ondorio izango lirateke Yolanda Barcinaren presidenteak eta Lourdes Goicoechea presidenteordeak dimisio-eskaria aurkeztea eta hauteskundeak aurreratzea.

Manu Ayerdi: “Hauteskundeak aurreratzeko moduko gertakari larriak produzitu dira” 01Martxoak
2014
2014 MartxoaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Manu Ayerdik PSEri eskatu dio  Barcinak hauteskundeak deitzen ez baditu “Nafarroako historiaren momentu garrantzitsuan aurkitzen dela” ikus dezala eta “koherentziaz” jardutea. “Ezin dena da Nafarroako etorkizuna Nafarroako mugetatik kanpo erabakitzea eta nafarrenak ez diren interesek gidatuta” azpimarratu du hedabideei eginiko adierazpenetan.

Geroa Baiko legebiltzarkideak azaldu duenez “Ikerketa batzordea baino lehen ere bazeuden hauteskundeak aurreratzeko arrazoiak, ezegonkortasun politikoan oinarritutako arrazoiak, Gobernua legebiltzarreko gutxiengoan dagoelarik eta akordioak lortzeko ezintasunarekin”. “Hori lehendik ere bazegoen eta ikerketa batzordeak azken tanta bota du gainezka zegoen edalontzian” ezarri du.

Zentzu berean, Manu Ayerdik esan du bere taldeak jada “ez duela arrazoirik ikusten oraingo legegintzaldia 2015 urtera arte luzatzeko”. “Ikuspuntu honetatik ezinbesteko ikusten dugu maiatzaren 25eko hauteskundeak egitea. Gu egoerak eskatzen digun mailan egongo gara, eta espero dugu besteak ere egotea” azaldu du.

Interesatu Zaitez