Urdulizeko Antsonekoa plazako haurrentzako jokoak estali egin dira

Urdulizko Udalak Antsonekoa plazako haurrentzako jokoen egungo espazioa estali du; modu horretan, haurrek urte osoan erabili ahal izango dute espazio hori, eguraldiaren menpe egon barik. Hartara, Udalak uda honetan bertan landutako Tokiko Agenda 21 berriaren onarpenean egindako promesetako bat beteko du, izan ere, urduliztarrek eskatuta, eskaera aintzat hartu zuen.

Urdulizeko Antsonekoa plazako haurrentzako jokoak estali egin dira 15Urtarrilak
2014
2014 UrtarrilaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Lanon bitartez, jokoak estaltzeko hiru markesina eraiki dira, eta torlojuz lotutako finkapenen bitartez elkartuko dira, 450 m2-ko azalera estaltzeko.Egitura oso-osorik eraiki da tailer batean.

Eraiki den egitura oso funtzionala da. Izan ere, etorkizunean desmuntatu eta, hala badagokio, beste leku batean jartzeko aukera aurreikusita diseinatu da.

Interesatu Zaitez