Lehendakariaren esanetan eragiketa polizialak "atzera pausua" suposatzen du bakearen normalizazioan

Iñigo Urkullu Lehendakariak baieztatu du "kezkatuta" dagoela azken egunotan egin den eragiketa judizial eta polizialagatik. Lehendakariaren ustetan presoen hizketakideen atxiloketek "atzera pausua" suposatzen dute gizartearen eta esker abertzalearen aldetik eman diren aurrerapenen aurrean. Urkulluk espero du eragiketak "oinarri sendoak izatea", aurreko prozesu batzuk gogoratu baititu "ezertan geratu direnak". Lehendakariak Barne Ministroari esan dio "ezer aldatu ez balitz bezala" jardun duela eta "atzerako" urratsak ematen ari dela. Iñigo Urkulluren esanetan Ministro hau ez da "egokia" garai hauek lideratzeko

Lehendakariaren esanetan eragiketa polizialak 10Urtarrilak
2014
2014 UrtarrilaK 10 |
Berria

PARTEKATU

Urkullu lehendakariak elkarrizketa eskaini du gaurkoan Radio Euskadiren Boulevard saioan. Irratsaio berean eskatu du ETAk armak uzteari ekitea eta hori egiaztagarria izan dadin, eta hori "lehenbailehen" gertatzea. Lehendakariak aditzera eman duenez Espainiar Gobernuak eragozpenak jartzen baditu , bere exekutiboa Ertzaintzaren bidez " prest egongo litzateke". Urkulluk ezarri duenez  "berdin dio" nor den, " armak uzteko ekimen egiaztagarria egiten baldin bada".

Interesatu Zaitez