Ortuzar: “Beharrizan bat daukagu eta Euskadiren etorkizunerako aukera bihurtu behar dugu"

Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Joseba Egibar EAJko legebiltzar taldeko bozeramaileak Legez Besteko Proposamena erroldatu dute Eusko Legebiltzarrean "autogobernuaren egungo egoera aztertuko duen Ponentzia berezia eratzeko, Euskal Herriaren borondate politikoaren adierazpen bezala”.

Ortuzar: “Beharrizan bat daukagu eta Euskadiren etorkizunerako aukera bihurtu behar dugu 26Abenduak
2013
2013 AbenduaK 26 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euzko Alderdi Jeltzaleak erroldatutako Legez besteko Proposamenean eskatzen du “dagokion Batzordearen bidez, bere baitan, autogobernuaren egungo egoera aztertuko duen Ponentzia berezia eratzea; eta autogobernu hau eguneratzeko oinarriak bidera ditzan, Legebiltzar honetan ordezkatuta dagoen Euskal Herriaren borondate politikoaren adierazpena delakoan”
 
Era berean, eratuko den Legebiltzar-Ponentziak bere kabuz zehaztuko ditu lan hau garatzeko prozedura eta egutegia.
 
Andoni Ortuzarren berbetan, “beharrizan bat dugu une honetan, gure Herrian etorkizunerako aukera bihurtu behar duguna. Oraingo marko juridiko politikoa berraztertu beharra dugu, Gernikako Estatutuan gorpuztuta dagoen, eta duela 35 urte onartu zen markoa, hain zuzen”.
 
EBBko presidenteak konfiantza du, eta benetan espero du gainerako indar politikoak Ponentzia honetara EAJren aldetik jarriko dugun elkarrizketa eta akordio gogo berberarekin etortzea.
 
“Guk lan honi ekingo diogu ardura osoz eta ilusioarekin; baina, batez ere, argi izanik gure estatus juridiko-politikoa erabakitzea euskal alderdi politikooi eta, batez ere, euskal hiritargoari dagokiola”, amaitu du Andoni Ortuzarrek.

Interesatu Zaitez