Itxaso Atutxa: “Sekula ez da Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duena bezain aurrekontu sozialik izan”

Itxaso Atutxa EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztu duen Aurrekontu Egitasmoa defendatu du. Une honetan egitasmoa zuzenketa fasean dago, eta bozketara eramango da abenduaren 20an egingo den Osoko Bilkuran. ETB-1 eta ETB-2-ri eskainitako elkarrizketetan, Urkullu Lehendakariaren Exekutiboak aurkeztu dituen kontuen izaera soziala azpimarratu nahi izan du Atutxak "Egin daitezkeen aurrekonturik sozialenak dira hauek. Hamar eurotik zazpi, gizarte arlorako jarri dira. Sekula ez da hain aurrekontu soziala egin". Oposizioko alderdi politikoekin aurrekontuak negoziatzeko prozesuari buruz galdetu diotenean, Atutxak baieztatu duenez "lehen fase batean egingarriena EAJ eta PSOEren arteko batura litzateke. Oso arraroa litzateke Euskadiko Alderdi Sozialistarekin aurrekontua onartzeko gai ez izatea. Alderdi Popularrak ere ez luke Aurrekontuak onartzeko zailtasunik izan behar, aurrekontuetan beren helburu asko aurreikusita ditugulako". Aitzitik, Bizkaiko jeltzaleen buruak ez du horrenbesteko konfiantzarik erakusten 2014ko kontu publikoak Bilduko legebiltzarkideen onespenarekin onartzeari dagokionez. “Betidanik kanpoan geratu nahi izan dute" baieztatu du.

Itxaso Atutxa: “Sekula ez da Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duena bezain aurrekontu sozialik izan” 15Azaroak
2013
2013 AzaroaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Itxaso Atutxak Gipuzkoako Herrialdean zaborraren gestioaren inguruan dauden hika-mikak aztertu nahi izan du, kudeaketa hau ziurgabetasun egoeran geratu delarik Bilduren Foru Gobernuak, 8 milioi euro ordainduta, Zubietako erraustegia eraikitzeko kontratua deuseztatzeko erabakia hartu ondoren . “Argi geratu da lanak ez direla egingo, baina Bilduk esan gabe utzi duena izan da Gipuzkoako zaborrekin zer egingo ote duten. Dakigun gauza bakarra da, momentuz, hondakin guztiak zabortegietara doazela, eta horixe da, hain zuzen, Europar Batasunak 2016 urtera begira debekatu duena" esan du Atutxak Bizkaiko hondakinak kudeatzeko eredua defendatu duelarik. "Bizkaian guztiz antolatuta dago hondakinaren berrerabilpen, birziklapen eta energia bilakatzeko prozesu osoa . Bizkaian, gaur egun, ez da zaborraren hondakinik geratzen".

Halaber, burukide abertzaleak EAJ-PNVk datorren udaberriko Europar Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako hautagaitza osatzeko egiten ari den negoziaketak ekarri ditu gogora "Elkarrizketak oso aurreratuta daude, baina oraindik ez daude itxita. Ahaleginak egingo ditugu Gabonak baino lehen dena itxita egon dadin. Une honetan catalunyarrekin ari gara hizketan (CiU), historikoki kide izan ditugulako, eta Valentziakoekin ere ari gara  hizketan, gure koalizioetan izan direlako. Kanariar irletakoak ere badaude gure lehentasun zerrendan".

Interesatu Zaitez