Toki Erakundeen Lege Egitasmoaren inguruan PPrekin lortu duen akordioan sakontzea lortu du EAJk

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak "aurrerakada handiak" lortu ditu foru esparruan Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasun Lege Egitasmoaren inguruan. lege egitasmoa gaur arratsaldean onartu da Diputatuen Kongresuko Ogasun eta Administrazio Publikoen Batzordean, EAJ-PNVren aldeko botoarekin.

Toki Erakundeen Lege Egitasmoaren inguruan PPrekin lortu duen akordioan sakontzea lortu du EAJk 30Urriak
2013
2013 UrriaK 30 |
Berria

PARTEKATU

Iragan urriaren 17an  Lege Egitasmoak euskal foru erregimena errespetatzea  lortu zen akordioaren ostean, eta EAJ-PNVrentzat " funtsezko gaia" zelarik eta ondorioz, lehenago aurkeztu zen osoko zuzenketa kentzea ekarri zuelarik, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak zentzu horretan "sakontzea" lortu izan du eta EAJ-PNVk aurkeztutako hainbat zuzenketa  eta zeharkako zuzenketa sartu ditu, euskal erakundeen eskumenak indartzen dituztenak eta euskal erakunde sarearen berezitasunak errespetatzea eragiten dutenak .

EAJ-PNVren Euzko Abertzalearen bozeramaile eta Lege Egitasmoan txostengile Aitor Estebanek azaldu duenez, EAJk aurkeztu duen zuzenketari esker "transferitutako zerbitzuen kosteak gure erakunde sarearen berezitasunetara egokituko dira" onartu den zuzenketaren arabera, Euskadiko erakundeak izango direlako eta ez Ogasun Ministerioa, transferitutako zerbitzuen kostea ezarriko duena, betiere Ogasun Ministerioaren printzipio eta oinarriekin ados.

Era berean, bozeramaile jeltzaleak adierazi du Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak eginiko zuzenketen bidez "Autonomi erkidegoen eskuduntza batzuk udalen ardurapean uzteko aukera zabaltzen da" eta lortu egin da  "20 mila biztanletik beherako udalerrietako erabaki eta antolaketa gure sistema instituzionalaren barruan  burutzea" .

Dena dela, Aitor Estebanek aitortu duenez " oraindik gai batzuk daude kolokan Senatuko tramitean  konpondu beharko direnak", besteak beste Partzuergoei buruzko zuzenketa "kontu hau  ebatziko da desagertzeko derrigorra kentzean" baieztatu du EAj-PNVren bozeramaileak.

Amaitzeko, Estebanek deitoratu du "udalek beren kabuz antolatzeko duten gaitasuna mugatu nahi izatea, udal zorra arazoa ez denean" eta gaineratu du Euzko Abertzaleak taldeak "nahiko zukeela udalen berezko eskuduntza kopurua igotzea" .

Horregatik guztiagatik Aitor Estebanek  zera baieztatu du " lan egiten jarraituko dugu kolokan geratu diren gai horiek guztiak Senatuko tramitean ebazten " .

Interesatu Zaitez