Ortuzarren ustetan Rajoy-k "Euskadiren aldeko apustua" egin behar du Aurrekontuetan "zenbakitan" islatu beharko dena

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBko presidentearen ustetan PPren Gobernuak "Euskadiren aldeko apustua egin beharko luke, Estatuko Aurrekontu Orokorretan zenbakitan islatuta egon beharko lukeena. Hori litzateke, Mariano Rajoyren Exekutiboak egin dituen aurrekontuei, jeltzaleek aurkeztu dioten osoko zuzenketa kentzeko dagoen baldintza bakarra.

Ortuzarren ustetan Rajoy-k 28Urriak
2013
2013 UrriaK 28 |
Berria

PARTEKATU

Europa Press-i eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek Euskadiko PPri esan dio "ez duela bitartekorik behar" Estatuko Gobernuarekin hitz egiteko, Mariano Rajoyk negoziatzeko eta adosteko osoko ahalmena eman ezean. Jeltzaleen buruak aditzera eman duenez bere alderdiak Estatuko Aurrekontu Orokorrei aurkeztu dien zuzenketa kentzeko, "negoziaketa serioa eta borondate politikoa" eman behar da, "zenbakitan islatu beharko dena".

"Ez diegu Eusko Jaurlaritzarentzako dirurik eskatzen,baizik eta Euskal Autonomi Erkidegoan dituen eskuduntzetan, Euskadiren aldeko apustua egitea" esan du trenbideak edo portuak moduko esparru "garrantzitsuak" gogoan. Bere ustetan "Espainiako Gobernuak borondate politikoa erakutsi nahi badu eta Euskadira hurbildu nahi badu, egin dezake".

Andoni Ortuzarrek azpimarratu duenez EAJ-PNV "Euskadirentzako onena ateratzen saiatuko da, eta bere autogobernu esparruan bere eskuduntzak ahal duen neurrian defendatuko ditu" .

Interesatu Zaitez