Urkulluk esan du Europa barruan "ahal den subiranotasun mailarik altuena" nahi duela

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur bertan eginiko adierazpenetan defendatu du euskal hiritargoak "izan dezakeen subiranotasun mailarik gorenena" nahi duela, baina Europaren barruan. Azaldu duenez, berak ez du "hala izatea ez den eszenatokirik" ikusten, Europar Batasunean nazioarteko harremanen "erreferentzia" izan nahi baldin bada.

Urkulluk esan du Europa barruan 18Urriak
2013
2013 UrriaK 18 |
Berria

PARTEKATU

Urkulluk adierazpen horiek egin ditu Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzari kontrola egiteko ospatu den Osoko Bilkuran. Urkulluk berba horiek esan ditu  Borja Semper PPko legebiltzar taldeko bozeramaileak Euskadik "Europarako ate" izateko duen nahia eta "irteera ate" den independentzia nahia  uztar ezinak direla esanez egin dion galderari erantzuteko.

Era berean azpimarratu du Euskadi "Europa dela" eta argitu nahi izan du "hala izaten jarraitzea ez den eszenatokirik" ikusten ez duela  "Europa mailan nazioarteko harremanetarako erreferentzia" izan nahi duelako, eta helburu hori lortzeko lanean jarraituko duela berretsi du. "Ez dut Euskadi Europa  barruan egotea ez den eszenatokirik ikusten, zuk beste gauza nahi arren" erantzun dio Semperri.

Interesatu Zaitez