EAJ-PNVk UPyDri egotzi dio "oportunismo politikoan" erori izana eta Kontzertuaren Batzorde Mistoa deitzea eskatu du

EAJ-PNVk UPyD alderdiari leporatu dio "oportunismo politikoan" erori dela Euskal Kontzertu Ekonomikoa "aurreiritzi, amarru eta erdizkako egien bidez" erabili izan duelako. Aldi berean, PPren Gobernuari eskatu dio "albait arinen" Kontzertuaren Batzorde Mistoa deitzea, oraindik itxi gabe dauden gaiak adosteko.

EAJ-PNVk UPyDri egotzi dio 17Irailak
2013
2013 IrailaK 17 |
Berria

PARTEKATU

Rosa Diezen alderdiak Euskal Kontzertu Ekonomikoaren eta Nafarroako Itunaren inguruan aurkeztu duen mozioaren inguruko eztabaidaren bezperan, Kongresuko EAJ-PNV alderdiak zera gogoratu du "UPyD izan ezik, Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza duten alderdi guztiek Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatzeko jarrera aho-batezkoa mantentzen dute" .

Pedro Azpiazu Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ekonomikoak UPyD alderdiari iragarri dionez "Kontzertu Ekonomikoa ez da beste barik ezabatu ahal den zerbait, sistema bat gustatzen ez zaizulako edo zure alderdia kontra dagoelako".

EAJ-PNVk zuzenketa aurkeztu du UPyD alderdiak aurkeztutako mozioari  "helburu positiboarekin, egiazko arazoak konpontzeko gogoarekin". Zuzenketa honen bidez PPren Gobernuari eskatzen dio "ahal den eperik laburrenean" Kontzertuaren Batzorde Mistoa deitzea "itxi gabe dauden gaiak aztertzeko", besteak beste, itxitako ekitaldietako kupoen kitapena, 2012-2016 epealdirako Kupoaren Legea eta oraindik ebatzi gabe dauden zergak adosteko, hauen artean, energiari buruzkoak, jokoari buruzkoak, eta abar.

Interesatu Zaitez