Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak; Itxaso Atutxa BBBren presidenteak; eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Bizkai Buru Batzarreko eta Bizkaiko Foru Aldundiko zenbait kiderekin batera, hala nola, Jose Perez, Amaia Arregi, Aitziber Oliban, Idoia Sagastizabal, Gotzon Bilbao, Josune Ariztondo, Iosu Madariaga, Unai Rementeria, Irene Pardo eta Itziar Garamendi, Gogorregi Txosnako konpartsakide-jantziak jarri eta kalimotxoak eta kañak zerbitzatu zituzten. Giroa bikaina izan zen, eta Asier Bilbao showman eta artistak emanaldia eskaini zuen.
22Abuztuak