Ortuzar: “Navarroren eskaera erokeria da"

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidentearen hitzetan, Pere Navarro PSCko idazkariak Euskal Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoa desagerrarazteko egin duen eskaera "erokeria" da eta "azterketa politiko" baten fruitu baino, espero duela "erabateko ezjakintasunaren "ondorioa" izatea.

Ortuzar: “Navarroren eskaera erokeria da 13Ekainak
2013
2013 EkainaK 13 |
Berria

PARTEKATU

Buru jeltzalea minduta agertu da proposamena "katalandar eta sozialista" baten aldetik etorri delako. PSEren idazkari nagusi Patxi Lopezi eskatu dio Kontzertua "indar guztiekin" defendatzea eta  bere alderdi barruan "pedagogia apur bat" egitea.

Pere Navarro Catalunyako sozialisten agintari gorenak gaur bertan eskatu du Euskadiko eta Nafarroako hitzarmen ekonomikoak ezabatzea, bere esanetan "pribilegio" direlako.

Apur bat geroago, Herri Irratiari eskaini zaion elkarrizketan, Andoni Ortuzar "kezkatuta " agertu da Navarrok esan dituen hitzengatik eta "analisi politiko baten ondorioz" baino, "erabateko ezjakintasunaren" fruitu izatea espero duela esan du.

Ortuzarrek gogora ekarri nahi izan duenez, euskal lege hau "herri honi duela bi mende eta erdi indarrez kendu zitzaizkion Euskal Foruen jatorrizko subiranotasunaren parte txikia" baino ez da. Zentzu berean gaineratu duenez, gertakari hark "sufrimendu handia ekarri zion gure herriari", ondoren etorri ziren "hiru gerrate karlistekin eta euskal herriaren jatorrizko subiranotasunaren aztarnak ezabatzeko egin zen prozesuarekin".

Interesatu Zaitez