EAJ-PNVk pozez hartu du Euskaltzaindiak 2013ko Europako Hiritar Saria jaso duelako albistea

Izaskun Bilbao EAJ-PNVko eurodiputatua pozik agertu da Europar Legebiltzarrak 2013ko Europako Hiritar Saria Euskaltzaindiari eman diola jakin duenean. Bilbaok Euskaltzaindiaren aukera defendatu zuen saria ematen duen epaimahaiaren aurrean.

EAJ-PNVk pozez hartu du Euskaltzaindiak 2013ko Europako Hiritar Saria jaso duelako albistea 06Ekainak
2013
2013 EkainaK 06 |
Berria

PARTEKATU

Ordezkari jeltzaleak sariaz jakin duenean esan duenez "Zorionak Euskaltzaindiari, Europan aniztasunaren eta eleaniztasunaren baloreak finkatzen lagundu duzuen urteongatik. Zorionak, baten batek inposatutako mugaren alde bietako pertsonak, erakundeak eta elkarteak lortzeko egin duzuen lanagatik. Zorionak, hizkuntzaren alorrean egiazko euro-erregioa eratzea lortu zenutelako, artean kontzeptu hori existitzen ez zen arren".

Izaskun Bilbaok gaineratu duenez “Zorionak Pirinio mendien alde bietan bizi den erkidego soziokulturala badela erakutsi duzuelako, behin eta berriz errealitate hori ukatua izan den arren. Zorionak, Euskarak berriz erakutsi duelako, unibertsala eta globala tokian tokiko guztiak batzetik eta integratzetik baino ezin dela eraiki. Eta sari hau, jardun integratzailea da, berez".

Europar Parlamentuak 2013ko Europar Hiritarra Saria ematen du urtero. Epaimahaiak bere hautagaiak aukeratu ditu europar 21 herrialdetik heldu zaizkien 41 aukeren artean. Saria urriaren 16 eta 17 artean emango da Bruselan, Europar Legebiltzarraren egoitzan ospatuko den ekitaldian.

Euroganberak Europako Hiritar Sari hau 2008 urtetik ematen die "europar baloreen alde egiten duten pertsona eta erakunde bikainei, hiritar eta estatu kideen arteko integrazioa sustatzen dutenei edo Batasunaren barruan mugaz gaindiko lankidetza errazten dutenei, eta egunez egun Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Kartaren baloreak sustatzeko lana egiten dutenei".

 

Interesatu Zaitez