Esteban: “Escrache delakoa jarduteko modu arriskutsua da”

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren bozeramaileak esan duenez "gehiegikeria" da "escrache " delakoak "kale borroka " jardunarekin lotzea. Dena dela onartu egin du adierazpen batzuek gogora ekarri dizkiotela " urtetan Euskadin ikusi ditudan gauza batzuk".

Esteban: “Escrache delakoa jarduteko modu arriskutsua da” 08Apirilak
2013
2013 ApirilaK 08 |
Berria

PARTEKATU

TVEri eskainitako elkarrizketan, Esteban  kaleratzeen kontrako plataformek  kargu publikoen etxeetan bultzatu dituzten "escracheen" kontra agertu da. Iragarri duenez " honela hasi eta inork nahi ez dituen gertakariekin amaitu ahal dugu" .

Cristina Cifuentes Gobernuko Ordezkariak "kale borroka eta escrachea" lotzeko egin zituen adierazpenak "gehiegikeria" dela esan ondoren esan duenez " egia da  gauza batzuetan, forma batzuetan gogora ekartzen dizkidate Euskadin ikusi ditudan gauza batzuk. Salatu izan ditut eta kontra nago, ez dut uste jarduteko modurik egokiena denik".

Bere ustetan, jarduteko modu "arriskutsua da". Gaineratu duenez " aldarrikapen batek askea eta sendoa behar du izan eta kaleak zabalik egon behar du jendeak bere iritzia eman dezan" baina " beste gauza da herri kargudunen etxe aurrean horrela presionatzea". "Horrela hasi eta inork nahi ez dituen gertakariak etortzen dira gero "iragarri du .

Interesatu Zaitez