Urkulluk hitza eman du ez duela ikasgelarik itxiko eta "irakasleko dagoen ikasle ratioa" mantenduko duela

Iñigo Urkullu Lehendakariak onartu du Eusko Jaurlaritzak "diru gutxiago" izango duela 2013 urteko aurrekontuetarako, baina hitza eman du ez duela ikasgelarik itxiko eta "irakasleko ikasle ratioa" mantenduko duela, Hezkuntza bere "lehentasuna" delako.

Urkulluk hitza eman du ez duela ikasgelarik  itxiko eta 12Martxoak
2013
2013 MartxoaK 12 |
Berria

PARTEKATU

Urkullu gaur egon da Bilbon "Egungo Testuen Corpusa" egitasmoa aurkezteko ekitaldian. Bere hitz egitean Lehendakariak baieztatu duenez "hizkuntza gizakiaren arima da, eta euskara gure arimaren gorputza da" eta EHU/UPVk "euskararen corpusa osatu du, lan bikaina, osoa, borobila, euskararentzako oinarri paregabea, orain denentzat eskuragarri dagoena" .

Zentzu honetan gogoratu du asteartean bertan Gobernuak 2013rako Aurrekontu Proiektua aurkeztuko duela, Gobernu Batzordean onartu ostean. Zentzu honetan aitortu du diru gutxiago dutela . Bere hitzetan  "hezkuntza da  gure lehentasuna eta bete egingo dugu, legegintzaldi hasiera honetan ditugun zailtasunei aurre eginik".

Zentzu horretan baieztatu du Eusko Jaurlaritzak "irakasleko ikasle ratioa" mantenduko duela. "Ez dugu ikasgelarik itxiko eta hirueletasunean aurrera egingo dugu. Gobernuak hezkuntza erkidegoarekin duen konpromisoa da".

Interesatu Zaitez