EAJ-PNVK Bilduk EITBren inguruan egin duen manipulazio argia salatu du

EAJ-PNVk irmotasun osoz gezurtatu nahi du Bilduk EITBren Zuzendari Nagusia aukeratzeko negoziaketen inguruan eman duen bertsioa. Koalizioak egin duen balorazioa gezurrez eta manipulazioz beteta dago. Errespetua faltatu izan zaio gure Alderdiari eta hirugarren pertsona bati, kasu honetan Mikel Agirre EITBko profesionalari .

EAJ-PNVK Bilduk EITBren inguruan egin duen manipulazio argia salatu du 06Otsailak
2013
2013 OtsailaK 06 |
Berria

PARTEKATU

EAJ-PNVk Bilduri eskaini izan dio, EITBren Zuzendari Nagusia aukeratzeko behar den gehiengoa lortzeko aukera eman dezaketen alderdi guztiei eskaini zaien elkarrizketa marko bera. EBBren presidenteak eta gure Alderditik egon den legebiltzarreko bozeramaileak Laura Mintegi Bilduren bozeramaileari jakinarazi diote EAJ-PNV alderdi honek gai honen inguruan mantentzen duen jarrera, eta behar besteko bilerak egiteko prest agertu dira, prozesuan aurrera egiteko helburuarekin.  

Atzokoan ospatu zen topaketan, EAJ-PNVren aldetik ez zen inor agertu, ez zelako inor deitua izan. Zaila da benetan hitzordura joatea, gonbidapenik jasotzen ez baduzu. Bilera Mintegi andreak berak antolatu zuen Mikel Agirrerekin, EAJ-PNVren ordezkaririk deitu gabe.

Era berean deitoratu nahi dugu elkarrizketen edukiarekin egin den erabilpen zakar, manipulatu eta egiaz kanpokoa. EAJ-PNVri, EITBrako datu eta zifradun ustezko plan batzuk leporatu izanak, Alderdi honetako inork ezer esan ez duenean,  agerian uzten du Bilduren bozeramaileak  balio eskasa ematen diela egiari eta jardun politikoan behar den elkarrekiko leialtasunari. Halaber, argi eta garbi erakutsi du, kalitatezko Irrati Telebista Publikoa, sorreratik euskara eta euskal kultura sustatzeko dituen helburuak betetzen dituena, beti herriaren eta parte hartzearen zerbitzura  dagoen Irrati Telebista garatzeko lanean kontrastatzeko eta aurrera egiteko asmorik ez duela .

Hauek baldin badira Bilduren aldetik politikagintzan jarduteko iragartzen ziren joera eta modu berriak, EAJ-PNVk nahiago du bere betiko jardunbidean mantendu, hau da, seriotasuna,egia, eta gainerako alderdi guztiei zor zaien errespetua.

Interesatu Zaitez