Egibar: “Rajoyk berehala dimititu beharko du esan duena egia ez bada"

Joseba Egibar Eusko Legebiltzarrean EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak iragarri duenez "egiak ez baldin badu Rajoy jaunak" Luis Barcenas PP alderdiaren diruzain ohiaren paperen inguruan "esan duenarekin bat egiten" Gobernu buruak "berehala dimititu beharko du". Gaineratu duenez, kontua da "egia nork esaten ote duen" argitzea, eta "gai hauen inguruan zorrotza izatea" eskatu du, "ez baita nahikoa egiaren zati bat edo egiaren hiru laurden baino ez onartzea" .

Egibar: “Rajoyk berehala dimititu beharko du esan duena egia ez bada 04Otsailak
2013
2013 OtsailaK 04 |
Berria

PARTEKATU

ETBri eskainitako elkarrizketan azpimarratu du Rajoy "sendo" mantendu dela Barcenasen ustezko paperetan biltzen diren salaketak "ukatzeko", hau da, esan egin du  "ez duela ezer kobratu edo banatu".  

Egibarrek gogoratu duenez, bere alderdiak Gobernu buruari exijitu zion "egia esatea", "egiak, azkenean, bera ere eraman dezakeelako". "Gutxienez, zintzotasuna helburu, gobernu buruari exijitu behar zaio egia esatea. Hurrengo denboretan ikusiko dugu zer gertatzen ote den" ezarri du.

Bozeramaile jeltzaleak iragarri duenez "egiak ez badu Rajoy jaunak esaten duenarekin bat egiten, berehala dimititu beharko du". "Kontua da egia nork esaten ote duen, ez baita nahikoa egiaren zati bat edo egiaren hiru laurden onartzea. Gai hauetan, behar bezain zorrotzak ez bagara, zerbitzu eskasa egingo dugu batzuek eta besteek" amaitu du.

Interesatu Zaitez