EAJk langile ikertzaileen hobariak berreskuratu izana onetsi du

Diputatuen Kongresuko EAJren Euzko Abertzaleak taldeak onetsi egin du Luis De Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak I+G+B sektoreko langileen hobariak berreskuratuko direla, eta beraz, hasiera bateko erabakian atzera egingo dela esateko egin duen iragarpena.

EAJk langile ikertzaileen hobariak berreskuratu izana onetsi du  28Azaroak
2012
2012 AzaroaK 28 |
Berria

PARTEKATU

De Guindos ministroak Euzko Abertzaleak taldeari jakinarazi dionez 2013 urterako Estatuaren Aurrekontu Orokorrek barnean hartuko dute, Gobernuari baimena ematea, esklusiboki I+G+B jardueretan lan egiten duten langileek Aseguru Sozialari egiten dizkioten ekarpenei hobariak ezartzeko. 

Arantza Tapiak iragarpen hau onetsi du eta hala adierazi du bere poza "Aseguru Sozialaren kuotan ezartzen zen % 40ko hobaria berreskuratzeak zalantzarik gabe arindu eta zuzenduko du pizgarri horiek kentzeak suposatuko lukeen zartako gogorra, batez ere sektore hau Estatuaren inbertsio aldetik, 2005kora atzera eginaz jasaten ari den  une honetan, non murrizketa gogorrak egiten ari diren" esan du Tapiak.

Interesatu Zaitez