EAJk emakumeenganako indarkeriaren kontrako adierazpenak beren dimentsio orotan gaitzesten ditu

Azaroaren 25 a "Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna" dela-eta, EAJren Euzkadi Buru Batzarrak indarkeria matxistaren aurkako gaitzespenik sendoena agertu nahi du. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako edozein adierazpen gaitzesten du, dimentsio orotan (fisikoa,psikologikoa,sexuala,sinbolikoa...).

EAJk emakumeenganako indarkeriaren kontrako adierazpenak beren dimentsio orotan gaitzesten ditu 23Azaroak
2012
2012 AzaroaK 23 |
Berria

PARTEKATU

Sexismo mota oro gaitzesten dugu, arinenak eta normalizatuenak barne, esaterako sexuaren araberako rol estereotipatuak; neska eta emakumeen ikusezintasuna bizitzako hainbat arlotan, bigarren mailara zokoratuz; sexu eta ugalketa eskubideen ezeztapena; edota pertsonekiko diskriminazioa, euren sexu aukeraren edo genero identitatearen ondorioz.

EAJren ustetan, indarkeria matxistaren kontrako ardura soziala eta politikoa gure gain hartu behar dugu; eta, horretarako, norberaren aurreiritziak,rolak eta eguneroko jarrerak berrikusi beharko ditugu. Norberak erantzukizun horiek bere gain hartuz gero, aldaketarako konpromisoa lortuko da. 

Beraz, Beldur Barik programaren edukiekin bat egiten dugu, gazteak indarkeria matxistaren gainean sentsibilizatu eta hura prebenitzeko moduak lantzeko tresna delakoan.

Herritarrei gonbit egiten diegu konpromiso pertsonalak eta kolektiboak hartzeko, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde, baita edozein indarkeria edo diskriminazio sexista gaitzesteko ere.

Eta amaitzeko, herritar guztiak gonbidatzen ditugu, eta bereziki neska mutilei, azaroaren 25ean, Emakumearenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta izango diren ekitaldietan era aktiboan parte hartzera.

Interesatu Zaitez