Getxo, Euskal Autonomia Erkidegoan jendea ondoen bizi den herria

Getxo da Euskal Autonomia Erkidegoan bizi-kalitaterik onena duen herria, eta jendea ondoen bizi den Estatuko herrietarik zortzigarrena.

Getxo, Euskal Autonomia Erkidegoan jendea ondoen bizi den herria 01Abuztuak
2012
2012 AbuztuaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Ondorio hori egiaztatu du Oviedoko Unibertsitateko hiru ikerlarik burutu duten “Quality of life ranking of Spanish Municipalities” izeneko azterlanak, ‘Economía Aplicada’ aldizkarian argitaratu denak.

Ikerlariok egin duten azterlanean, Estatuko 10.000 biztanletik gorako 643 herriren bizi-kalitatea neurtu zen, Value Efficiency Analysis edo VEA deritzon indizea aplikatuz.

Azterlan horretan, udalerriok batzuk beste batzuekin erkatzeko aukera ematen duten adierazkari asko erabili dituzte. Adierazkarion artean, besteak beste, ondoko hauek daude: kontsumoa, gizarte-zerbitzuak, etxebizitza, komunikazioak, ingurumena, lan-merkatua, osasuna, kultura, kirola eta aisia, hezkuntza, segurtasuna, etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria eta etxebizitzon egoera, baldintza sozio-ekonomikoak, ikasketa-mailak, eta abar.

Interesatu Zaitez